Itxaropen Oneko lurmuturra
Wikipedia(e)tik
Itxaropen Oneko lurmuturra (Ingelesez: Cape of Good Hope, afrikaansez: Kaap die Goeie Hoop, neerlanderaz: Kaap de Goede Hoop, portugesez: Cabo da Boa Esperança) Hego Afrikako kostalde atlantikoko lurmuturra da.
Oso ohikoa da ustea Itxaropen Oneko lurmuturrako Afrikako punturik hegoaldekoena dela, baina egia da Agulhas lurmuturra, handik 150 bat kilometrora, hegoaldeago dagoela. Hala eta guztiz ere, ekuatoretik kostaldeari segika, Itxaropen Oneko lurmuturrak psikologikoki garrantzitsua den mugarria ezartzen du, zeren handik ekialderantz hegoalderantz baino gehiago mugitzen hasten baitzara. Honenbestez, 1488an Bartolomeu Dias portugaldarra lehen aldiz iristea une gogoangarria izan zen Ekialde Urrunarekin sal-erosketan aritzeko ahaleginean.