Itzulpenerako gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itzulpenerako gerra
"Luis XIV.a lubakiak bisitatzean"
Data1667ko maiatzaren 24a-1668ko maiatzaren 2a
LekuaFranche-Comté, Hegoaldeko Herbehereak, Herbehereak
EmaitzaFrantziarren garaipena, Aix-la-Chapelleko Hitzarmena
Gudulariak
 Frantzia

 Espainia


Aliantza Hirukoitza:
Buruzagiak
Indarra
Hegoaldeko Herbehereak
50.000
Franche-Comté
15.000
Hegoaldeko Herbehereak
20.000 - 27.000
Franche-Comté
2.000
Galerak
Hegoaldeko Herbehereak
2.000 - 4.000
Franche-Comté
400 - 500
Hegoaldeko Herbehereak
2.000 - 3.000
Franche-Comté
apenas

Itzulpenerako gerra (1667-1668) Espainia eta Frantziako gerra bat izan zen. Gerra Frantziak irabazi zuen. Luis XIV.ak atzerriko politikaren bitartez bere herrialdearen eta Europaren aurrean bere boterea berretsi nahi zuen. Bere barne etsaiak garaitu eta Pirinioetako Ituna Espainiarekin sinatu ondoren frogatu nahi zuen botere frantsesak berreskuratu eta Europako hegemoniaren alde egin zuela.

1664an sei mila gudarien armada bidali zuen enperadoreak Austriak turkiarren erasoa geldiarazteko. Baina ekintza hau bigarren mailakoak zen. Helburu nagusia Flandriara zuzenduta zegoen.

Eguzki Erregeak (Luis XIV.ak) aitzakia bat aprobetxatu zuen Herbehereak menderatzen saiatzeko. Frantziak errege frantsesaren emazte Maria Teresa infantaren herentzia eskubideei uko egin zion, dotea ez ordaintzeko. Luis XIV.aren aholkulariek argudiatu zuten Brabanteko antzinako legeek ezartzen zutela Espainiako Herbehereak oinordetzan transferitu behar zirela Filipe IV.a erregearen alabari, hau da, Maria Teresa, lehen ezkontzatik jaioa eta ez bigarrenaren semeari, hau da, Karlos II. erregeari. Baina Espainia ez zegoen Herbeherak ziren bere inperioaren zatiari amore emateko prest.

Erasoa ziurtatzeko, Frantziako erregeak Espainia diplomatikoki isolatzea lortu zuen, aliantzak egin baitzituen alemaniar printzeekin, Holandarekin eta baita kalte-ordainen truke Dunkerque itzuli zuen errege ingelesarekin ere. Turennek agindutako armada baten erasoa abiarazi zuen 1667. urteko udaberrian amaituz. Hego Flandriako gotorleku nagusiak haien eskuetan erori ziren. Condék, berriz, Franche-Comté eraso zuen. Espainiak ezin izan zion bere etsaiaren botere militarrari aurre egin. Katalunian, prestaketa militarrak egin behar ziren frantziar eraso baten beldurrez. Zentzu horretan, Puigcerdari eraso egin zioten.

Frantziako garaipenek bere aliatu diplomatikoak urduritzea lortu zuen. Holandarrek Aliantza Hirukoitza antolatu zuten ingelesekin eta suediarrekin Frantzia gelditzeko. Egoera berri honek, negoziazioak egitera behartu zioen Frantziako erregeari.

1668ko maiatzean bakea sinatu zen Aachenen. Frantziak Franche-Comté Espainiara itzuli behar izan zion, baina Lille, Tournai eta Charleroirekin geratu zen eta baita ere Frandriako beste hiri batzuk.

Bestalde, Luis XIV.ak Hispaniar Monarkiaren zati bat irabazten saiatzeko maniobrak egiten hasi zen Karlos II.aren zailtasun pertsonalak ezagutzen zituelako. Urte hartan hitzarmen sekretua sinatu zuen Austriako enperadorearekin Vienan, Europako espainiar jabetzak bien artean banatzeko eta bi botereen arteko liskarrak ekiditeko.