Franche-Comté
| Franche-Comté | |
|---|---|
| — Frantziako eskualdea — | |
| Prefektura | Besançon |
| Departamenduak | Doubs Haute-Saône Jura Belfort Herrialdea |
| Gobernua - Presidentea - Prefeta |
Marie-Marguerite Dufay (PS) |
| Eremua - Guztira |
16.202 km² |
| Biztanleria (2008) - Guztira - Dentsitatea |
1.159.000 90 bizt/km² |
| Azpibanaketak - Barrutiak - Kantonamenduak - Udalerriak |
8 116 1.786 |
| Eskualdeko Kontseiluaren webgunea | |
Franche-Comté[1] (frankoprovenzeraz Franche-Comtât, franche-comteraz Fraintche-Comtè) Frantzia ekialdeko eskualdea da.
Doubs (25), Haute-Saône (70), Jura (39) eta Belfort Herrialdea (90) departamenduek osatzen dute.
Prefektura Besançon hirian dago.
Antzinako probintzia frantsesa ere bada, gaurko Haute-Saône, Doubs eta Jura ia osoa hartzen zituena.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Antzinako probintzia horrek Jura Erdialdea eta Haute-Saône hartzen zituen.
Dole izan zen lehendabiziko hiriburua, eta ondoren Besançon. Erromatarrek sekuandarrak aurkitu zituzten bertan eta Maxima Sequanorum deitu zioten lurraldeari. Burgundiarren eta, geroago, karolingiarren mendean egon ondoren Proventzako erresumak bereganatu zuen, Burgundiakoak ondoren eta Inperioak azkenik, 1169. urtean.
XIV. mendea arte ez zen Franche-Comté deitu. Frantziaren, Burgundiako dukearen eta Flandriako Margaritaren esku egon zen, hurrenez hurren; atzera Burgundiarren eskutara itzuli zen, eta, Burgundiako Margaritaren bitartez Inperioaren eta Espainiako habsburgotarrenetara azkenik.
Burgundiako markeserrian (1548) kokatua zegoenez, aparteko garrantzia izan zuen Espainiaren eta Herbeheren arteko komunikabideetan; hori dela eta nolabaiteko autonomia eta irabazi handiak izan zituen. Frantziako Henrike IV.aren eta Luis XIII.aren erasoak pairatu zituen; Luis XIV.ak, Maria Teresaren izenean, zituen eskubideak aldarrikatu eta lurraldea beretu zuen; Aachengo itunak itzultzera behartu zuen, baina Nimegako itunaren bidez (1678) haren jabe egin zen azkenik.
Irudi galeria [aldatu]
-
Franche-Comtéko arkitektura herrikoia (Fondremand)
Franche-Comtétar ospetsuak [aldatu]
- Victor Hugo (1802-1885) idazlea
Kanpo loturak [aldatu]
- Franche-Comtéko webgune ofiziala (Frantsesez)
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Centre • Champagne-Ardenne • Franche-Comté • Île-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Midi-Pyrénées • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Provence-Alpes-Côte d'Azur • Rhône-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Mayotte • Réunion |
||
| Frantziako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Comtat Venaissin • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Pertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Turena • Trois-Évêchés • Xanpaina |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.