Jacopo della Quercia
Wikipedia(e)tik
Jacopo della Quercia (Quercia Grossa, Siena, Italia, 1374 - Bolonia, Italia, 1438) eskultorea izan zen, XV. mendearen hasierako italiar eskultorerik onenetakoa. Carrettoko Ilaria noblearen hilobia egin zuen Luccako katedralean 1406an, eta Sienako San Giovanniko bataiarriko brontzezko erliebeak, 1417an. Molde gotikoan hezitako eskultorea izan arren, Michelangeloren obra iragartzen dute Querciaren lanen bizkortasunak eta mugimenduak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.