Jaime Kerexeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jaime Kerexeta Gallastegi (Elorrio, Bizkaia, 1918ko uztailaren 31 - 1998), "Arantzibia" edo "Bitargi" ezizenez, euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

1947an apaiz egin zen. Burgosko Schola Cantorum abestaldearen zuzendari eta Sevillan, Burgosen eta Urkiolan organo-jotzaile ibili zen. Euzko-Gogoa, Eguna, Jesus´en Biotzaren Deya, Egan, Olerti, Anaitasuna, BAP eta beste hainbat agerkaritan eman ditu argitara bere lanak. Erlijiozko liburu ugari itzuli ditu bizkaierara: Eguneroko meza (1963), Gogarteak (1963, San Ignazioren Gogo-Ihardunak), Argi-bide txikia (1965), Umeen Biblia (1969). Baina, batez ere, Euskal-Biblia (1976) da Kerexetaren lan nagusia, biblia osoa lehen aldiz bizkaieratua. Erlijiozkoaz gain, Luis de Castresanaren Vida de Iparraguirre (1978, Iparragirre´ren bizitza) eta El otro árbol de Guernica (1979, Gernika´ko beste arbola) itzuli zituen euskarara. Hiru olerki liburu idatzi ditu: Orbelak (1958), Bitargi (1969), Udazken (1980). Historia eta Genealogia ere landu ditu. Bere azkeneko lanak Fededunen otoitza (1988), Kristau-gaiak (1995) dira. 1998an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

[aldatu] Lanen zerrenda

[aldatu] Poesia

[aldatu] Biblia

1976an Mendebaldeko euskaraz idatzitako lehen Biblia argitaratu zuen.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak