James Fenimore Cooper

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Fenimore Cooper, 1850ean.

James Fenimore Cooper (Burlington, New Jersey, AEB, 1789 - Cooperstown, New York, AEB 1851) Estatu Batuetako eleberrigile erromantikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolono baten semea zen, eta New York estatuko amerindiarrekin harremanak izan zituen haurtzaroan. Walter Scottek bultzatuta hasi zen idazten. Bere lehenengo eleberriaz (Precaution, 1820) inolako arrakastarik lortu ez zuen arren, bigarrenarekin (The Spy, "Espia", 1821) Estatu Batuetako eta Europako irakurleria bereganatu zuen (Europan bizi izan zen 1826tik 1833ra).

1823tik 1841ra bitartean, Leatherstocking Tales ("Larruzko Galtzerdiaren ipuinak") kontakizun-bilduma eman zuen argitara. Natty Bumpo amerindiarrek jaso eta Larruzko Galtzerdia edo Belatzaren Begia izenez deitzen zuten haurra da bost kontakizun horietako pertsonaia nagusia. Kontakizunek XVIII. mende bukaeran Ingalaterrako eta Frantziako gudarosteen artean izan ziren gatazkak dituzte kontagai.

Bere lan ezagunenak The Last of the Mohicans ("Azken Mohikanoa", 1826), The Prairie ("Zelaia", 1827) eta The Deerslayer ("Orkatz ehiztaria", 1841) dira. 1838. urtean Estatu Batuei buruzko obra kritiko bat idatzi zuen: The American Democrat ("Ameriketako demokrata").

Mark Twainen eta Edgar Allan Poeren mailako idazleek haren estiloaren sinpletasunari kritikak egin bazizkioten ere, Cooper da Estatu Batuetako lehen urteetako giroa islatzen jakin duen idazle hoberenetako bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Fenimore Cooper Aldatu lotura Wikidatan