James Joseph Sylvester
Wikipedia(e)tik
James Joseph Sylvester (Londres, Ingalaterra, 1814 - 1897) matematikaria izan zen. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Woolwichko eskola militarrean, Baltimoreko eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Cayleyren adiskide izan zen, eta harekin lan egin zuen. Aldaezin aljebraikoaren teoria proposatu zuen. Horretaz gain, geometriaren arloan aritu zen, eta ekuazioen eta zenbakien teoriari buruzko lanak ere egin zituen. Haren lanak The Collected Mathematical Papers of James Joseph Sylvester (1904-1912) bilduman argitaratu ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Category:Combinatorialists
- Category:Algebraists
- Category:British actuaries
- Category:Alumni of St John's College, Cambridge