James P. Johnson
Wikipedia(e)tik
James Price Johnson, Jimmy Johnson gisa ere ezaguna (New Jersey, AEB, 1894 - New York, AEB, 1955), Estatu Batuetako piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Stride izeneko musika-estiloa sortu zuen, New Orleanseko jazz, blues eta ragtimean oinarritzen dena.
Harlemgo komedia askotarako musika idatzi zuen, eta artista askorekin lan egin zuen (Bessie Smithekin, besteak beste). Johnsonen pianoa jotzeko era eta teknika bereziak eragina izan zuen Fats Wallerengan eta Thelonius Monkengan.
Lan nagusiak: Carolina South (1921) eta Keepin´out of mischief now (1944).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.