James P. Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
James P. Johnson

James Price Johnson, Jimmy Johnson gisa ere ezaguna (New Jersey, AEB, 1894ko otsailaren 1a - New York, AEB, 1955eko azaroaren 17a), Estatu Batuetako piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.

Biografia

Stride izeneko musika-estiloa sortu zuen, New Orleanseko jazz, blues eta ragtimean oinarritzen dena.

Harlemgo komedia askotarako musika idatzi zuen, eta artista askorekin lan egin zuen (Bessie Smithekin, besteak beste). Johnsonen pianoa jotzeko era eta teknika bereziak eragina izan zuen Fats Wallerengan eta Thelonious Monkengan.

Lan nagusiak: Carolina South (1921) eta Keepin´out of mischief now (1944).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James P. Johnson Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak