Jan Christian Smuts
Wikipedia(e)tik
Jan Christian Smuts Hego Afrikako politikari eta militarra izan zen (Bovenplaats, El Cabo, 1870 - Irene, Pretoriatik hurbil, 1950). Boerren taldeko kide, eta El Caboko errepublikazaleen buruzagi izan zen. Hego Afrikaren batasunaren aitzindaria izan zen, eta arrazismoaren kontra egin zuen. Botharekin lan egin zuen, eta Hego Afrikako lehen ministro izan zen 1919tik 1924ra eta 1939tik 1948ra. Nazio Batuen antolaketan parte hartu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.