Javier Madrazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Madrazo
Javier Madrazo
Datu pertsonalak
Izen osoa Javier Madrazo Lavín
Jaio 1960ko abuztuaren 12a (63 urte)
Riaño (Kantabria)

Javier Madrazo Lavín 1960an Kantabrian (Espainia) jaiotako politikaria. Ezker Batua Berdeaken koordinatzaile nagusi ohia da. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Sailburua ere izan da.

Bizitza politikoa

Ezker Batuan egon baino lehen, Euskadiko Partidu Komunistan egon zen. 1986an, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundearen sortzaileetariko bat izan zen.

Urte batzuk beranduago, plataforma hau utzi eta Bakea Orain izeneko beste koordinakunde bateko kide egin zen. 1994ko urrian, Eusko-Legebiltzarkide aukeratu zuten Ezker Batua alderdia ordezkatuz.

2001etik 2009ra, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua izan zen Eusko Jaurlaritzan.


Aurrekoa
Francisco Jose Ormazabal (Etxebizitza)
Sabin Intxaurraga (Gizarte Segurantza)
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua

2001-2009
Ondorengoa
Iñaki Arriola (Etxebizitza)
Gemma Zabaleta (Gizarte Gaiak)

Kanpo loturak