Javier de Isusi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Javier de Isusi (Bilbo, 1972-) komikigile bizkaitarra da. Arkitektura ikasi ondoren, marrazkiak egiterai eta komikigintzan murgildu zen.

[aldatu] Los viajes de Juan Sin Tierra

2004an "La pipa de Marcos" kaleratu zuen Astiberri argitaletxearekin, "Corto Maltese" famatuan inspiratutako "Vasco" pertsonaia lehenengo aldiz agertuz, liburu honetan Chiapasko estatu mexikarrean girotuta. Bi urte geroago, 2006an, "La isla de Nunca Jamás" atera zuen argitaletxe berarekin, pertsonaia bera harturik baina oraingoan istorioa Nikaraguan kokatuta dagoelarik.

Aurreko bi liburuek tetralogia osatzeko sortu zituen Isusik, "Los viajes de Juan Sin Tierra" izenekoak. Izan ere, "Vasco" bere pertsonaia Juan lagunaren bila abiatzen da munduan zehar, eta horixe da istorio sorta honen haria. Hirugarren istorioak "Río Loco" izenburua edukiko du.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak