Jazz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ah3kal (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:53, 2 otsaila 2016

Jazz-a, XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.

Reggie Workman, Pharoah Sanders, eta Idris Muhammad, Jazz joleak 1978. urtean

Jazzaren jatorria

XIX. mende hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak ziren AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten.

Garai biotan jazz-aren musika era zaharrak sortu ziren: work songs eta negro spirituals.

Work songs edo laneko abestiak kantu errazak dira. Jopu afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten Estatu Batuetako hegoaldean, lan gogorra arintzeko asmotan. Langileok bakarka nahiz taldeka abes zitzaketen kanta haiek, eta bakarlariak call and response-ko (deia eta erantzuna) sekuentzia hartzen zuen. Kantu afrikar-afrikarrok oraindik bizirik diraute, kartzelako preso beltzek kantatzen baitituzte.

Negro spirituals edo izpiritual beltzak melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten. Hala, musika kantatuaren mota berezia sortu zuten. Gospel songs edo ebanjelioko kantak izpiuritual beltzen aldaki modernoak dira. Kantotara aro berriko hinmo herrikoiak biltzen dira.

Blues-a. Mende bi pasatxo geroago, 1865 eta 1870 bitartean, sezesio-gerra bukatu eta esklabotasunaren abolizioa aldarrikatuta, aurreko bi era musikalen oinarriak ziren zapalkuntza- eta arrangura-sentimendua eta kanta erlijiosoak elkartu ziren. Bi oinarriok batzearen ondorioz, blues era sortu zen. Era berri honetatik zuzenean sortu zen jazz-a.


1890-1910 hamarkadak

XIX. mendearen azken urteetan, Estatu Batuetako hegoaldeko eta mendebaldeko hiri askotan sortu ziren Jazz-eraino eraman gintuzten lehenengo estilo musikala. Hala ere, New Orleansen indarrik handien izan zuen Jazzak. Izan ere, hiri honetan, Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritzako portu handia daude eta bertako biztanlerik gehienak beltzak dira. Jazz (edo jass, hasieran idazten zen bezala) hitza, musika honen izen bezala, 1910ean agertu zen eta ezagun 1917an egin zen, zuriez osatutako New Orleanseko Original Dixieland Jazz Band orkestra bere iragarki eta diskoetan hura eman zuenean. Jazz hotsaren etimologia ez da ziurtasunez jakiten. Balizkorik sinesgarriena jaser (hitz eta pitz aritzea) aditz fantzesa da. Izan ere. Gainera, jazz emanaldiek instrumendu batzuen arteko elkarrizketa librearen antza dute. Jazz-aren estilo aitzindaria ragtime piano-era dugu. Ragtime delako estilo horrek cake walk-aren erritmo sinkopatu gogorra hartu zuen estilo berri hori Sedalan sortu zen Scott Joplin-ekin zein musika estilo horren eta, gainera, opera biren egile eta piano-jole bezala hasi zen eta konposizio ezagunak egiten zituen: Maple leaf rag, The entertainer eta Elite syncopations, besteak beste. Beraren musikak, jazz-tzat hartuta izan ahal izateko, ezaugarri bereziak falta zituen: bat-batekotasuna eta swing-a.

Bilakaera, estiloak eta interpreteak

Ragtime, New Orleans eta dixiland estiloekin hasi zen jazz-a beraren bilakaera oso lotuta dago estilo berriak sortu dituzten interprete handiei. Musikariak etengabe joan ziren iparraldera lan bila, Chicagora batez ere. Bertan grabatu ziren jazz-aren diskorik ospetsuenak. Jazz-a gero eta herrikoiago egiten zen. King Oliverren Great Greole Jazz Band izan zen ordezkagarriena. Banda horretan Louis Armstrong-ek ikasi zuen. Hogeiko urteen bukaeran lekuz aldatu ziren, orduan New Yorkerantz. Bertan James P. Johnson piano-joleak piano ragtime-aren revival bat hasdi zuen: hortik ateratakoa Harlem estiloa izan zen. Lehenengo Big Band-a Fletcher Henderson-ena izan zen. Lehenengo conboetako bat Louis Armstrongen Hot Five delakoa izan zen. Lehenengo estiloak pianoko boogie-woggie delakoa (Count Basierena) eta orkestrako swing-a izan ziren. Azken estilo horrek jazzaren osagarritik hartu zuen izena. 1940an berriro piztu zen New Orleans estiloa. 1945ean indarrez sartu zen be-bop-a harmonia modernoko eta akorde disonanteetako estiloa; 1948an Cool-a espresio hotz eta moderatukoa. 1960an free jazz-a, arauz kanpoko inprobisazioan eta ukipenean oinarritua. 1968 new wave edo bolada berriak anplifikazio elektroniko instrumentuak sartu zituen. Azkenerako utzi da blues-aren 1952ko berpizkundearen aipamena, estilo hori beste musika mota batekin lotuta dagoelako. Izan ere, hiru joera egon dira blues horretan: tradizionala, erligiosoa eta erritmikoa.

Jazz-jole ospetsuak

Ella Fitzgerald bakarlaria

Jazz-kantari estatubatuarra (Newsport News, Virginia, 1918-). Gerra ondoko joera modernoak kantan intregratu zituen eta estilo anitz landu zituen, teknika handiz eta erregistro zabalez betiere. Bere ahots zoragarria hobetu du bere bizitzan zehar. Ederki asko jotzen du xirula. Kontralto bikaina du.

Tronpetajole, kantari eta jazz-eko orkestra-zuzendari estatubatuarra (Cheraw, Hego Carolina, 1917New Jersey, 1993). Be-bop estiloaren sortzaileetako bat izan zen eta erritmo afrikarrak jazz-era eraman zituen.Eszenatokian jotzeko era berezia zuen, askotan jauziak eta pailazokeriak egiten zituelarik.

Louis Armstrong Jazz munduko musikari maitatuenetariko bat

Tronpetajole eta abeslari ospetsua izan zen (Chicago, 1890New York, 1971)

18 urte zituelarik Kid Orly bandan sartu zen. 1922. urtean Chicagora joan zen eta Credle Jazz Band-an sartu zen. Orduan King Oliverrek zuzentzen zuen banda hori. 20. Hamarkadan bere lehen diskak grabatu zituen. Bere bizitza osoan 100 LP saldu zituen.

Jazz munduan musikari ospetsuenekin jo zuen: Earl Hines, Ella Fitzgerald, Duke Ellington

Konpositore eta jazz-ako orkestra-zuzendari estatubatuarra (New Orleans, 1885 – Savannah, 1938). Jazz-aren aitzindari izan zen eta New Orleans izeneko estiloa ezagutzera eman zuen.

Jazz-aren alde teknikoa

Jazz-a Europako musikatik bereizten duten ezaugarri bereziak ditu. Beraren funtsezko osagaiak honakook ditugu:

-Swing-a (zabua) da jazz-aren ezinbesteko abiadura. Biko edo lauko konpasen aldi ahulen azentuaziotik sortua da.

-Bat-batekotasuna. Oinarrizko gaiaren melodia-lerroa, haren harmonizazioa aldatu gabe, nork bere erara eta bat-batean berriro sortzean datza osagai hau. Inprobisazioa xumea bada eta gaia errazki ezagutu ahal bada, parafrasia gertatzen da.Free jazz delako era berriko estiloan, inprobizazioa ez da horizontala (meleodia-lerroarena) bakarrik, baita bertikala (harmonizazioarena) ere.

-Blue note-ak. Jatorri afrikarreko blues-aren ,eladiako bi nota aldakor (III. eta VII. graduak) dira. Afrikar beltzek, tonuerdirik gabeko eskala pentatonikoetan oinarritutako melodiak baitzituzten. Europako musikaren tonuerdi biko eskal diatonikoak hartu zituzten. Eskala pentatonikoak bost tonukoak dira; eta diatonikoak, zazpi soinukoak. Kantariak edo joleak halako anbiguotasun batez hornitzen ditu hainbat inflexioren bitartez. Hori dela eta, nota horiek aldakorrak dira, ohiko notak ez bezala. Blues note-ak blues-etik badatoz ere, gaur egun jazz-eko inprobizazio orotan erabiliak dira.

-Sonoritateak eta esaldiak. Jazz-aren osagarri da, beltzena. Giza ahotsaren adierazkortasuna da, Estatu Batuetako hegoaldeko beltzek Europako melodietara eta instrumentuetara pasatako hizkerarena. Jazzman guztiek beren sonoritate eta esaldiera berezia bilatzen dute, eta, aurkitutakoan –interpreterik onenen kasuan-, beraien ekitaldiak nahastezinak dira jazz-az dakienarentzat.

-Biko eta lauko konpasak. Zuzendariak musikariei jotzen hasi aurretik esaten die konpasaren zein aldi hartu behar duten.

-Syncopation. Sinkopen erabileraz esaten da. Sinkopak cake walk eta ragtime estiletatik datoz, zeinen erritmoa oso sinkopatua baitzen.

Instrumentuak

Bandurria

Kitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.

Saxofoia

Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irekitzeko.

Zazpi saxofoi mota daude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.

Oso funtzio garrantzitsua betetzen du bandetan, jazz-ean, rock-ean eta herri musikan.

Tronpeta

Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.

Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.

Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea ireki ala itsi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.

Soinu argi eta disdiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.

Pianoa

Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak handitu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.

Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.

Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).

Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.

Tronboia

Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake. Soinu oso lasai eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.

Kontrabaxua

Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.

Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.

Jaialdiak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jazz Aldatu lotura Wikidatan