Jean-Charles Pichegru
Wikipedia(e)tik
Jean-Charles Pichegru (Arbois, Jura, Frantzia, 1761 - Paris, Frantzia, 1804) Frantziako Armadako jenerala izan zen. Besançongo jakobinoen buruzagi zen 1791n, eta Rhin, Nord eta Ardennesko armadetako komandante nagusia. Herbehereak inbaditu zituen, eta hango itsas armadaren jabe egin zen 1794. urtean. Parisko ostea zuzendu zuen 1795eko matxinadaren ondoren, eta Rhingo armadako buru zela, Mannheimgo hiria hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.