Besançon
|
Besançon |
|||
|---|---|---|---|
| Franche-Comté | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Besançon | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Franche-Comté Doubs (25) Besançon (burua) |
||
| Alkatea | Jean-Louis Fousseret (2008–2014) | ||
| Herritarra | besançondar | ||
| Koordenatuak | 47°14′35″N 6°1′19″E / 47.24306°N 6.02194°EKoordenatuak: 47°14′35″N 6°1′19″E / 47.24306°N 6.02194°E | ||
| Eremua | 65,05 km2 | ||
| Posta kodea | 25000 |
||
| Biztanleria | 117.080 bizt | ||
| Dentsitatea | 1.799,85 bizt/km² | ||
| Aglomerazioa | Besançon | ||
| INSEE kodea | 25056 | ||
| http://www.besancon.fr/ | |||
Besançon Frantziako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Franche-Comteko eskualdearen eta Doubseko departamenduaren hiriburua.
2006an 117.080 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Doubs ibaiaren ertzean dago.
[aldatu] Ekonomia
Ehunak, metalurgia eta janari industria dira nagusi Besançonen.
[aldatu] Historia
Besançon (Vesantio) Galiako hiri nagusietakoa izan zen (Zesar, K.a. 58). Burgundiarrek konkistatu zuten (456) eta Burgundiako hainbat erresumaren barne egon zen 1032. urtea arte. Apezpikuak gobernaturiko inperio hiria izan zen.
1649tik 1668ra Espainiako koroapean egon zen (Franche-Comté edo Franko Konderriko hiriburua). 1668. urtean Luis XIV.ak konkistaturik, 1678an frantziaratu zuten betiko.
XVIII. mendean, erbesteraturiko erlojugile suitzar asko egokitu zen Besançonen, eta ondoko urteetan bultzada handia izan zuen bertako erloju industriak.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Saint-Jean katedrala (XI-XVIII. m.)
- Granvelle jauregia (XVI. m.)
- Errenazimentuko udaletxea
- Saint-Jacques erietxea (XVII-XVIII. m.)
- Saint-François-Xavier eliza (XVII. m.)
- Gotorlekua (XVIII. m.).
- Arte Ederretako Museoa
- Ospe handiko erlojugintza eskola.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
Lumiere anaiak bertan jaio ziren, Auguste (1862-1954) eta Louis (1864-1948) alegia, munduko lehenengo zinemagileak.
[aldatu] Irudi galeria
-
Vaubanen zitadela
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Hiriko udalaren webgune ofiziala
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.