Jean Jacques Régis de Cambacérès

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Jacques Régis de Cambacérès.

Jean Jacques Régis de Cambacérès, Parmako 1. dukea (Montpellier, Frantzia, 1753 - Paris, Frantzia, 1824) frantses legegizona eta politikaria izan zen. Parmako dukea izan zen.

[aldatu] Biografia

1792. urteko Konbentzioan diputatu aukeratu zuten, eta Luis XVI.aren hiltzearen aldeko botoa eman zuen. 1793. urtean girondarren aurkako jazarpenaren alde azaldu zen. Urte hartan bertan Kode Zibil berria prestatu zuen, baina Konbentzioak ez zion onartu. 1799an Justizia ministro izendatu zuten, eta Kontsulen garaian Napoleon Bonaparteren mendeko bigarren kontsula izan zen (1799-1804). Kode Zibil berria idatzi zuen beste zenbait lagunekin, eta Inperioko kantziler nagusi eta Parmako duke egin zuten. 1814. urtean Borboikoekin bat egin zuen, baina 1815etik 1818ra bitartean ez zuen eskubide politikorik izan, erregearen hiltzailetzat hartu zutelako.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak