Pierre Louis Prieur
Wikipedia(e)tik
Pierre Louis Prieur, izengoitiz Prieur de la Marne (Sommesous, Xanpaina, Frantzia, 1756 - Brusela, Herbehereak —gaur egun Belgika, 1827) Frantziako politikaria izan zen. Ezker muturreko iraultzailea. Diputatua izan zen Frantziako Konbentzioan. Defentsa Batzordeko eta Salbamen Publikoko Batzordeko kide izan zen (1793). III. urteko Montagnarden Matxinadan parte hartu izanaz salatu zuten, eta ezkutuan ibili behar izan zuen IV. urteko amnistia onartu zen arte. Erregeren kontra agertu zela eta, erbestera alde egin behar izan zuen 1816an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.