Jean Rivier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Rivier

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexis Fernand Félix Jean Rivier
JaiotzaVillemomble1896ko uztailaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Penne-sur-Huveaune1987ko azaroaren 6a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean Gallon
Maurice Emmanuel
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoasinfonia

Musicbrainz: 01237619-a42d-49c3-ae8c-4704ab79cf3a Discogs: 826580 IMSLP: Category:Rivier,_Jean Allmusic: mn0002176930 Edit the value on Wikidata

Jean Rivier (Villemomble, 1896ko uztailaren 21a - La Penne-sur-Huveaune, 1987ko azaroaren 6a) frantses musikagilea izan zen.

Lehen Mundu Gerraren ondoren hartu zuen musikaren bidea. Parisko Kontserbatorioan harmonia, musikaren historia, kontrapuntua eta fuga ikasi zituen, eta orobat ikasi zituen pianoa eta biolontxeloa. 1920ko hamarraldian ondu zituen lehenengo lanak: Harizko laukotea (1924), Hileta kantua orkestrarako eta Rapsodia biolontxelo eta orkestrarako (1928). Bi gerren arteko ganbera musikako elkarte nagusietako bateko presidente izan zen, Triton elkartekoa hain zuzen. 1947an Parisko Kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen. 1970ean Parisko Hiriko musikaren sari handia eman zioten. Jean Rivier aniztasun harrigarriko egilea izan zen. Zortzi sinfonia idatzi zituen (1932-1978), bi obertura, bi kuarteto eta hamar kontzertu baino gehiago hainbat tresnetarako, horiek guztiak harizko orkestra batek lagundua. Pianorako lanek, Pointes sèches, Torrents, Tornades, Stridences, arreta eta zehaztasunezko unibertso batera eramaten dute entzulea.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]