Jean Tinguely

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Jean Tinguely
Jean Tinguely
Jean Tinguely Foto: Lothar Wolleh.

Jean Tinguely suitzar eskultorea izan zen (Friburgo, 1925 - Berna, 1991). Espazioaren eta mugimenduaren arteko erlazioaz arduratu zen bereziki bere eskultura-lanetan. 1941-1945 bitartean Basileako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. Pintura utzi ondoren, 1953an Parisen kokatu zen eta 1954-1955 urteetan Métamécaniques izeneko eskultura mugikorrak, roboten antzeko irudiak, aurkeztu zituen. Ondoren pintura-makinez (Machines à peindre) arduratu zen eta 1959an, Parisko lehen Bi Urtekoan, lastertasun handiz 40.000 koadro desberdin, pintura abstraktuaren moldekoak itxuraz, egin zituen makina aurkeztu zuen. 1960an, lehertu ondoren suntsituko zen makina bat aurkeztu zuen New Yorkeko Arte Modernorako museoan (Homage to New York); ez zuen halako arrakastarik izan, baina une labur batean ikuskizun handia eskaintzen zuten lan horietan segitu zuen; materiaren ezereztea irudikatzen zuen suntsitze hura arrakastaz aurkeztu zuen Study for an End of the World (Munduaren akaberarako ikerlana) obraren bidez. Ondorengo urteetan mugimenduan oinarrituriko eskulturak, ez hain suntsitzaileak, egin zituen. Jean Tinguely artearen eta makinen munduak hurbiltzen saiatu zen eta, era berean, ikusleak artelanean kide bihurtu zituen, asmatu zituen tramankuluen mugimenduen erabilera haien esku utzi baitzuen askotan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Tinguely Aldatu lotura Wikidatan