Jedinstvo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jedinstvo edo Edinstvo (errusieraz: Единство, Batasuna) 1914an errusiar marxismoaren baitan sortu zen korronte txiki bat izan zen, bere buru Georgi Plekhanoven (Errusian marxismoan lehen aldiz hedatu zuena) izenarekin oso lotua zegoenan[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, 1912an Langileen Alderdi Sozialdemokrata (marxista) bitan zatitzerakoan, bi korronteak birbatzeko asmoz sortu zen korrontea (Jedinstvo hitzak errusieraz Batasuna esan nahi du). Hala ere, laster Lehen Mundu Gerra piztu zenean, Jedinstvo oso gogor jarri zen guda honen alde, mentxebikeen eskuinean kokatuz. Fakzio txiki bat izaten jarraitu zuen, izan ere, mentxebikeen artean gudaren alde paratu ziren Aleksandr Potresoven jarraitzaileak erakartzeko ere ezgai izan zen[1].

1917tik aurrera, langile mugimenduaren eskuin-aldean kokatu zen, hainbesterainokoa izan zen burgesiarekiko zuen hurbiltasuna, ezen beste alderdien ukapena nabaritzen zuen (“sozialista” izendapena behin baino gehiagotan zalantzan jartzen zioten). Lehen Mundu Gerra “garaipen osora arte” jarraitzearen aldekoa zen eta edozein bake-akordioren aurkakoa zen[1].

Urriko Iraultzaren ostean Jedinstvoren egunkaria (izen berekoa) itxi egin zen, irakurle oso gutxi zituelako, eta Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeetan oso boto kopuru txikia lortu zuen. 1918an alderdia desegin egin zen[1].

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgi Plekhanovez gain, Jedinstvoren beste buru ezagun batzuk Vera Zasulitx, Nikolai Iordanski eta Grigori Aleksinski (hau boltxebikeen kontrako akusazioetan nabarmendu zen) izan ziren[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Jedinstvo, K17, 2017-07-21. CC0 Domeinu Publikoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]