Jesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria
Wikipedia(e)tik
"Jesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria" Joannes Leizarraga apaiz protestante lapurtarrak Arroxelan eta 1571n argitaratu zuen liburua da, Itun Berriaren historiako lehen bertsioa dena euskaraz egindakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Batua klasikoa
Leizarragak latinezko vulgata eta frantsesezko itzulpenak erabili zituen. Lau laguntzaile izan zituela dirudi, bera taldearen zuzendari izanik: Sanz Tartas, Piarres Landetxeberri eta Tardetz zuberotarrak eta Joanes Etxeberri lohitzundarra.
Emaitza, eurek asmatutako euskara batuaren modukoa izan zen, orduko Ipar Euskal Herrian egiten zituzten hizkerak bildu nahian.
[aldatu] Leizarragaren ebanjelista eta apostoluak
Lau ebanjelioren egileen izenak Matheu, Mark, Ioan eta Luk dira. Apostoluei dagokienez, Paul, Pierris, Iakes eta Iuda dira.

