Joana III.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joana III.a Nafarroakoa
Joana III.a Nafarroakoa

1555eko urtarrilaren 7a – 1572ko ekainaren 9a
Norekin Antonio I.a Nafarroakoa
Aurrekoa Henrike II.a Nafarroakoa
Ondorengoa Henrike III.a Nafarroakoa

1555eko urtarrilaren 7a – 1572ko ekainaren 9a
Aurrekoa Henrike I.a
Ondorengoa Henrike II.a

1555eko urtarrilaren 7a – 1572ko ekainaren 9a
Aurrekoa Henrike I.a
Ondorengoa Henrike II.a

Jaiotza 1528ko azaroaren 16a
Saint-Germain-en-Laye
Heriotza 1572ko ekainaren 9a (43 urte)
Paris
Ezkontidea Gilen V.a Cleveskoa
Antonio I.a Nafarroakoa
Seme-alabak Henrike
Henrike
Luis Karlos
Madalena
Katalina
Erlijioa Protestantismo

Joana III.a Albretekoa[1] (Saint-Germain-en-Laye, 1528ko azaroaren 16a - Paris, 1572ko ekainaren 9a), Nafarroako erregina izan zen 1555. urtetik 1572ra. Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Nafarroakoaren alaba zen, eta Nafarroako XXXIV. monarka.

Joanes Leizarragari eskatu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.

Antonio Borboikoarekin ezkondu zen (1548).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1528ko azaroaren 16an Saint-Germain-en-Layen jaio zen. Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Nafarroakoaren alaba bakarra, Parisen hazi zuten.

Haurtzaroan bere osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen menpean egon zen, ia-ia gatibu baitzeukan Plessis-les-Toursko gazteluan. Frantzisko I.ak bere esku izan nahi zuen Nafarroaren geroa erabakiko zuen ezkontza mugatzea. Hortaz, hamahiru urte besterik ez zituenean, Kleveko dukearekin ezkonarazi zuen 1541ean, Joana eta ingurukoak horren kontra azaldu arren[2]. Ezezkoa fisikoa ere izan zen, aldarera bultzatua izan zelako. Aldi berean Karlos I.a Espainiako enperadoreak bere semea Filipe nahi zuen Joanaren senar, baina ez zen bere asmoa bete.

Joanak Nafarroakoak Kleveko dukearekin egindako ezkontza baliogabetzea lortu zuen 1545eko urriaren 22an, Paulo III.a aita santuak horretarako baimena emanda[3]. Lehenengo ezkontza honetan ez zituzten ezkontza-eginbideak bete[4].

1548an, Frantzisko I.aren semea eta oinordekoa zen Henrike II.a Frantziako erregeak Antonio Borboikoarekin ezkonarazi zuen[5]. Karlos V.a Espainiakoak ezkontza bidez Nafarroaz jabetzeko zituen asmoak zapuztu egin ziren. Ezkontza honen ondorioz, erregina zeharo maitemindu zen[6].

Bere aita Henrike II.a hildakoan (1555) borroka zibil eta erlijiosoak areagotu egin ziren. Joanak Nafarroako erresumaz gainera (Nafarroa Garaia gaztelarren esku zegoen) Albret, Foix, Bigorra, Biarno eta beste lurralde asko jaso zituen.

Nafarroaren defentsan Espainiako eta Frantziako koroei aurre egin zien eta Joana III.a kalbindarren buruzagitzat hartu zuten. Henrike II.a Frantziakoa 1559an hil zen eta guztiz areagotu ziren erlijio borrokak Frantzian barrena.

Katoliko eta kalbindar erreformatzaileen arteko liskarrak ohikoak ziren eta, lehendik, amaren begikotasuna izan arren, agian Théodore de Bèzek bultzatua 1560ko abuztuan Néracen bihurtu eta gabonetan Joana III.ak bere kalbindar sinesmena herriaren aurrean aitortu zuen[7]. Orduan, bere seme-alabak, Henrike eta Katalina, hain zuzen ere, sinesmen horiekin hezi zituen.

1561eko uztailaren 19ko agindu batek kalbinismoa onartu zuen bere erresuman. Antonio bere senarrak, Luis Borboikoa bere anaiarekin batera, Parisko Estatu Orokorren aurrean protestanteen egoera salatu zuten. Condéko printzeak 1560ko urriaren 31n atxilotua izan ostean, heriotz-zigorra jasan zuen. 1562ko martxoaren 1ean Passyko protestanteen sarraskiek hauen matxinada piztu zuen. Le Havreren lagapenaren truke Alemania eta Ingalaterraren laguntza izan zuten eta urte hartako irailaren 20an borroka hasi zen. Orduan Condé Dreuxen eta Antonio Borboikoa Ruanen zeuden. 1562ko azaroaren 10ean hiria setiatu zuten eta Joanaren senarra bertan hil zuten[8]. 1563ko martxoaren 12an Amboisen sinaturiko itunak, Nafarroak, Bearnok eta Foixek parte hartu ez zuten gerraren amaiera ekarri zuen.

1567ko Nimesko katolikoen sarraskiek berriro gerra zibila piztu zuen[9]. 1568an Karlos IX.a Frantziakoak Joanaren lurraldeen konfiskazioa agindu zuen[10] eta Biarnon martxoan Antoine de Lomagne Terrideko jaunak matxinotu zen. Uztailean Gabriel de Montgommeryk zuzenduriko kalbindar armadak eremua berreskuratu zuen. Joana protestanteen buru bilakatu eta orduan hamabost urte besterik ez zituen Henrike bere semeari Arroxelako setioan parte hartzeko agindu zion[11]. 1568ko martxoaren 23an sinaturiko Longiumeauko itunak bakea ekarri arren, laster hasiko da hirugarren Erlijio Gerra.

1569ko martxoaren 12ko Jarnaceko guduan protestanteen buruzagia zen Condé hil zenean, Henrike Nafarroakoa buruzagi politiko bilakatu zen, botere militarra Coligny almirantearen eskuetan izanik. Joanak Arroxelako andre bilakatu zen, gai militarretan izan ezik[12]. Nazioarteko harremanetaz arduratu zen eta, nahiz eta Moncontourreko guduan galdu, higanoteen aliantza eustea lortu zuen. 1569ko abuztuan Montmorency dukearen laguntzari esker bere lurralde guztiak berreskuratu zituen eta alderdikideek hala eskatuta, 1570ean katolikoekin negoziaketetan hasi zen. Abuztuaren 8an Saint-Germain-en-Layeko Bakea sinatu zuten[13]. Hitzarmen honetan protestanteak administrazioan berriz onartzea adostu zen eta, baita, Margarita Valoisekoaren eta Henrike Borboikoa, Vianako Printzearen arteko ezkontza ere. Hurrengo urtean Joanak Arroxela utzi eta Biarnora itzuli zen. Ituna ondo ez betetzeagatik protesta egin zuen[14].

1571eko uztailaren 19ko agindu baten bitartez kalbinismo bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen. Baina aurretik ebanjelizazio lan handia egina zuen: 1563an Joan Kalbinen katekismoa bearneraz argitaratu zuen; 1566an Orthezen akademia protestante bat eratu zuen; eliz-ordenantza berriak argitararazi zituen eta 1568an Arnaud de Saletteri Psautier de Marot bearneraz itzultzea eskatu zion. 1571n eta kalbinismoa zabaldu asmoz, erreginak Joanes Leizarragari agindu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.

Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Filipe II.a Espainiakoarekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrik izan ziren.

Joana Nafarroakoa kultura handiko emakumea izan zen. Bere ama Margarita Angulemakoaren obrak argitara eman zituen eta bere oroitzapen ere idatzi eta Arroxelan argitaratu zituen: Mémoires, 1563 - 1568).

1572an Parisen zegoen semearen ezkontza-ituna negoziatzeko. Ezin izan zuen Margarita Frantziakoa protestantismora bilakatu ezta ezkontza ikusi ere, 1572ko ekainaren 9an hil zelako (ezkontza abuztuaren 18an izan zen). Higanotek zabaldutako zurrumurruen arabera, orduan erregeordea zen Katalina Medicik eraila izan zen, baina autopsiaren arabera tuberkulosik jota hil zen[15].

San Bartolome gaueko sarraskia baino zertxobait aurrerago hiltzea eta hilketa honen eragina higanoten alderdian a posteriori pozoiduraren zurrumurru funsgabeak zabaldu zituen[16][17]. Diderotek[18] eta Voltairek[19] errefuxatu arren, zurrumurruak probarik gabe mantendu ziren XIX. mendera arte, noiz Émile eta Eugène Haag historialariek errepikatu zituztenean[20]. Egun, eleberrietan baino ez dira agertzen.

Ezkontzak eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana bi aldiz ezkondu zen[21].

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzagatik lortuak

  • Nafarroako erregina (1555-1572)
  • Albreteko dukesa (1555-1572)
  • Limogesko kondesa (1555- 1572)
  • Foixko kondesa (1555-1572)
  • Armañaceko kondesa (1555-1572)
  • Bigorrako kondesa (1555-1572)
  • Périgordeko kondesa (1555-1572)
  • Bearneko bizkondesa (1555-1572)
  • Marlango bizkondesa (1555-1572)
  • Tartasko bizkondesa (1555-1572)
  • Castelnauko baronesa (1555-1572)
  • Caussadeko baronesa (1555-1572)
  • Montmiralgo baronesa (1555-1572)
  • La Flêcheko andrea (1555-1572)
  • Baugéko andrea (1555-1572)
  • Néraceko andrea (1555-1572)
  • Sullyko andrea (1555-1572)
  • Craongo andrea (1555-1572)
  • La Chapelle des Aix-dam-Gilongo andrea (1555-1572)
  • Argenteko andrea (1555-1572)
  • Clermonteko andrea (1555-1572)
  • Villezongo andrea (1555-1572)
  • Orvalgo andrea (1555-1572)
  • Espineuilgo andrea (1555-1572)
  • Château-Meillanteko andrea (1555-1572)
  • Montrondeko andrea (1555-1572)
  • Bruyèresko andrea (1555-1572)
  • Dun-Le-Roiko andrea (1555-1572)
  • Saint-Gondomgo andrea (1555-1572)
  • Corberingo andrea (1555-1572)
  • Chaluceteko andrea (1555-1572)
  • Sainte-Hermineko andrea (1555-1572)
  • Praheceko andrea (1555-1572)
  • Lussaceko andrea (1555-1572)
  • Xanpainako andrea (1555-1572)
  • Bloisko andrea (1555-1572)
  • Chisayko andrea (1555-1572)

Ezkontzagatik lortuak

  • Borboiko dukesa (1548-1562)
  • Vendômeko dukesa (1550-1562)
  • Beaumonteko kondesa (1550-1562)
  • Marleko kondesa (1548-1562)
  • Soissonsko kondesa (1550-1562)

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Armoiries Navarre-Albret.svg Joanes III.a
Nafarroako erregea
Amona
Armoiries Navarre Foix.svg Katalina I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Blason comte fr Angouleme (Valois).png Karlos I.a
Angulemako kondea
Amona
Blason duche fr Savoie.svg Luisa
Saboiakoa
Aita
Armoiries Navarre-Albret.svg Henrike II.a
Nafarroako erregea
Ama
Blason comte fr Angouleme (Valois).png Margarita
Angulemakoa
Armoiries Navarre-Albret.svgJoana III.a
Nafarroako erregina

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana III.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1.   EIMA, Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf .
  2.   Berriot-Salvadore, Evelyne; Chareyre, Philippe; Martin-Ulrich, Claudie (2004), Jeanne d'Albret et sa cour : actes du colloque international de Pau, 17-19 mai 2001, Colloques, congrès et conférences sur la Renaissance, Paris: Honoré Champion .
  3.   Harleß (1898), Wilhelm V., Allgemeine Deutsche Biographie (ADB), 43, Leipzig: Duncker & Humblot, 106–113. orrialdeak, http://de.wikisource.org/wiki/ADB:Wilhelm_V._%28Herzog_von_J%C3%BClich-Kleve-Berg%29 .
  4.   Berdou d'Aas, Bernard (2002), Jeanne III d'Albret. Chronique (1528-1572), Paris: Atlantica .
  5.   Berdou d'Aas, Bernard (2007), Jeanne d'Albret reine de Navarre et vicomtesse de Béarn. Lettres suivies d'une ample déclaration, Paris: Atlantica .
  6.   Robin, Diana Maury; Larsen, Anne R.; Levin, Carole (2007), Encyclopedia of women in the Renaissance: Italy, France, and England, ABC-CLIO, Inc., 2. orrialdea .
  7.   Geisendorf, Paul-F. (1949), Théodore de Bèze, Geneva: Labor et Fides, 120. orrialdea .
  8.   Dupuy, Trevor; Johnson, Curt; Bongard, David L. (1992), The Harper Encyclopedia of Military Biography, Edison: Castle Books, 98. orrialdea .
  9.   de Ruble, Alphonse (1897), Jeanne d'Albret et la guerre civile, Suite de Antoine de Bourbon et Jeanne d'Albret, Paris: Émile Paul et Guillemin, http://www.archive.org/stream/jeannedalbretet00rublgoog#page/n9/mode/2up .
  10.   Bryson, David M. (1999), Queen Jeanne and the Promised Land : Dynasty, Homeland, Religion and Violence in Sixteenth-Century France, Brill .
  11.   Miquel, Pierre (1980), Les Guerres de religion,, Club France Loisirs, 245. orrialdea, ISBN 978-2-7242-0785-9 .
  12.   Lyman Roelker, Nancy (1979), Jeanne d'Albret, reine de Navarre (1528-1572), Paris: Imprimerie nationale, 463. orrialdeak .
  13.   Martin, Henri (1858), Histoire de France, 9 (4.. argitaraldia), Paris, 270. orrialdea .
  14.   Jouanna, Arlette (2007), La Saint-Barthélemy, Gallimard, 38. orrialdea .
  15.   Knecht, R. J. (1998), Catherine de' Medici, Londres eta New York: Longman, 151. orrialdea, ISBN 0-582-08241-2 .
  16. Zurrumurruaren arabera, René Bianchik, Katalina Mediciren florentziar lurringileak, erreginari pozituriko eskularruak saldu zizkion. Lehendabizikoz 1574an agertu arren (  Cazauran, Nicole (1995), Discours Merveilleux de la vie, actions et deportements de Catherine de Medicis, Royne-mere (8.. argitaraldia), Geneva: Librairie Droz, 200. orrialdea .), Alexandre Dumasek zabaldu zituen batez ere 1845eko La reine Margot bere eleberrian.
  17.   Robert, Marc (1903), Les empoisonnements criminels au 16e siècle, http://www.archive.org/details/lesempoisonnemen00robeuoft .
  18.   Diderot, Denis, Encyclopédie, 12, 192. orrialdea .
  19.   Voltaire, Jean-Marie, Note de 1723 sur le site de l'intégrale, http://www.voltaire-integral.com/Html/08/02N.htm .
  20.   Haag, Eugène; Haag, Émile, La France protestante ou vies des protestants français, http://books.google.com/books?id=kK0PAAAAQAAJ&pg=PA57&dq=%22Jeanne+d%27albret%22+empoisonnée+preuve&client=safari&hl=fr#v=onepage&q=%22Jeanne%20d'albret%22%20empoisonnée%20preuve&f=false .
  21.   de Ruble, Alphonse, Le Mariage de Jeanne d'Albret, Paris: Adolphe Labitte 1urtea= 1877, 321. orrialdea, http://www.archive.org/stream/lemariagedejean00rublgoog#page/n13/mode/2up .
  22.   de Ruble, Alphonse (1881-1886), Antoine de Bourbon et Jeanne d'Albret, suite de Le mariage de Jeanne d'Albret, Paris: Adolphe Labitte, http://www.archive.org/stream/antoinedebourbon01rubluoft#page/n7/mode/2up .


Aurrekoa
Henrike II.a
Blason Royaume Navarre.svg
Nafarroako erregina

1555-1572
Ondorengoa
Henrike III.a
Aurrekoa
Henrike I.a
Blason de Foix-Béarn.svg
Foixko kondesa
Biarnoko bizkondesa

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a
Aurrekoa
Henrike I.a
Armoiries Albret moderne.svg
Albreteko andrea

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a