Jin Mao dorrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 31°14′14″N 121°30′5″E / 31.23722°N 121.50139°E / 31.23722; 121.50139

Jin mao dorrea

Jin Mao Dorrea (txineraz "Urrezko oparotasuna"), Shangai hiriko Pudong barrutiko Lujiazui gunean kokatuta dagoen etxe orratza da. 1994 eta 1998 bitarteko urteetan eraikia, gaur egun Txinako Herri Errepublikako bigarren eraikinik altuena da. 420,5 metrotako garaiera du, 88 solairuetan banatuta.

[aldatu] Ezaugarriak

Chicagoko Skidmore, Owings and Merrill arkitektura bulegoak diseinatua izan zen. Asiar kulturako pagoden itxura hartzen du, antzinako ohiturak eta modernotasuna bat egin nahian. Horrela, Txinatar kulturan zori honeko zenbakia kontsideratzen den zortzia, okntutan hartu zuten proportzioak etab. mantentzean. 88 solairutako eraikina, 16 zatitan banatuta dago, bakoitza, aurrekoaren zortziren bat txikiagoa izanik. Oinarri oktogonal batean erikia dago, zeina 8 zutabe erraildoiz inguratuta dagoen eta barrutik altzairuzko beste 8 zutabe dituelarik.

Bertako hondamendi naturalak saihesteko estruktura, 200km orduko aizeak ekar ditzakeen tifoi bati aurre egiteko eta Richter eskalan 7 graduko lurrikara bat jasateko pentsatua dago.

Ofizina eraikina eta hotela da aldi berean. 53 eta 87. bitarteko solairuetan Shanghai Grand Hyatt hotela dago. 88. solairuan 1000 pertsonentzako behatokia dago. Bertaraino iristeko 9,1 m/s abiaduraz igotzen diren igogailuak daude.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Aurrekoa
King Tower
Shanghaiko eraikinik garaiena
1999 - 2008
Ondorengoa
Shanghai World Financial Center


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak