Joan-Ramon Laporte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan-Ramon Laporte
Bizitza
JaiotzaBartzelona1948ko abuztuaren 24a (75 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
AitaJosep Laporte i Salas
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
KidetzaSection of Biological Sciences of the Institute for Catalan Studies (en) Itzuli
IMDB: nm4131912 Edit the value on Wikidata

Joan-Ramon Laporte i Roselló (Bartzelona, 1948) Bartzelonako farmakologia ikertzailea eta katedraduna da, Josep Laporte i Sala unibertsitate irakaslearen semea. Farmakologiako katedraduna izan da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Vall d 'Hebrongo Unibertsitate-Ospitaleko farmakologiako burua da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) zentroko laguntzailea ere bada.[1] Butlletí Groc-eko zuzendaria da.[2]

Kataluniako Farmakologia Institutuko zuzendaria, bere esperientzia medikamentuen nahi gabeko ondorioen aurkikuntzaren eta ebaluazioaren alorrean garatu du. Ikertu eta aztertu ditu medikamentuen erabilera eta auditoretza. Sendagai berrien ebaluazio-protokolo eta ebaluazio-txostenen kontuetan aditua da. Sendagaien ikerketa-protokolo zorrotzen defendatzailea da.

2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeei dagokienez, 78. zenbakia izan zen, ICV-EUiA Bartzelonako barrutiko zerrendatik independente gisa, eta 2015. urtean Barcelona en Comú aldeko manifestua sinatu zuen.[3][4]

Farmakologia alorreko ehunka artikulu zientifiko argitaratu ditu. Dibulgazio lanetan ere nabarmendu da, hainbat hitzaldi publikotan parte hartuz eta prentsan artikuluak argitaratuz eta elkarrizketei erantzunez.[5][6][7]

Oihartzun handia izan zuen 2022ko otsailean Espainiako txertoen kudeaketari eta txertaketa-planari buruzko Diputatuen Kongresuko Ikerketa Batzordearen aurrean egin zuen agerraldiak.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Las medicinas curan o causan cualquier enfermedad (Gaztelaniaz)
  2. «Catalan Institute of Pharmacology :: Butlletí Groc» www.icf.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. Candidatures proclamades. Eleccions al Parlament de Catalunya 2012.
  4. Serra, Joan. (19 maig 2015). «Colau exhibeix el suport de 300 personalitats per fer de Barcelona l'inici del "canvi"» Ara.
  5. (Gaztelaniaz) Periódico, El; De 2015, 20 De Diciembre. (2016-01-01). «Farmacólogos contra farmacéuticas» De Verdad digital (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  6. (Gaztelaniaz) MUNDIARIO. «Joan-Ramon Laporte, el catedrático que en el Congreso se salió del discurso oficial sobre las vacunas» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  7. (Gaztelaniaz) Calpena, Mar. «“Las agencias del medicamento son una invención del capitalismo neoliberal de los años noventa”» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  8. (Gaztelaniaz) Laporte i Roselló, Joan-Ramón. (2022-02-09). «Transcripción y vídeo de la intervención de Joan-Ramon Laporte en el Congreso de los Diputados relativa a la gestión de las vacunas COVID y el plan de vacunación en España.» nogracias.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, catalanezko wikipediako «Joan-Ramon Laporte» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-10 data duen 25219039 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.