Joana Idiart Davant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Idiart» orritik birbideratua)
Joana Idiart Davant
Bizitza
JaiotzaAmendüze, 1932 (91/92 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
BizilekuaÜrrüstoi-Larrabile
Familia
Ezkontidea(k)Jean Louis Davant  (1961 -
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
JarduerakEuskaltzaletasuna

Joana Idiart Davant, sortzez Joana Davant, (Amendüzen (Naharroa Beherea), 1932ko azaroan) Ipar Euskal Herriko kultur eragilea eta euskaltzalea da.

Bibografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana Idiart Davant Amendüzen sortua da, 1932ko azaroan, 8 haurrideko familia batean. Herriko eskolan ibilia da 14 urte arte, eta, ondotik, Donapaleuko centre ménager delakoan hiru urtez ibili zen. Gerra garaian alemanen presentzia Euskal Herrian ezagutu zuen. 1951tik 1958ra Parisera joan zen ondoren eta, han, Parisko Euskal Etxearen sorreran eta bilakaeran parte hartu zuen. Euskal Herrira itzulita, Euskaldun Gazteria elkarteko koordinatzaile eta Gazte aldizkariaren zuzentzaile gisa lan egin zuen. Beste aktibitateen ildoa emazteen arteko elkartasunaren eta abortatzeko eskubidearen aldeko lana izan zen. Emazteek Diote kooperatibaren eta Hazparneko Ezkia Ikastolaren sorreran parte hartu zuen. 1961an, Jean-Louis Davantekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen. Gaur egun, Zuberoako Ürrüstoi-Larrabile herrian bizi da.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]