Joanes I.a Foixkoa
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Foixko kondeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Joanes Foixkoa.
Joanes I.a Foixkoa (1382 - † 1436) Foixko konde eta Bearnoko bizkondea izan zen.
Biografia [aldatu]
Aita Archambaud Graillykoa eta ama Elisabet Foixkoa zituen.
Aragoiko erregearekin eta Ehun Urteko Gerran borrokan aritu ondoren, 1425ean Jeanne d'Arcekin borrokatu eta gero Bigorrako konderria lortu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
Lehendabizikoz 1402an Karlos III.a Nafarroakoaren alaba Joana ezkondu baina seme-alabarik gabe hil zen.
1422an Karlos I.a Labritekoaren alaba Joana ezkondu eta seme bi izan zituzten:
- Gaston (1423 † 1472), oinordekoa.
- Petri († 1454), Lautreceko bizkondea
1435ean berriro Jakue Aragoikoaren alaba Joana ezkondu zuen.
| Aurrekoa Elisabet Foixkoa |
Bearnoko bizkondea 1412-1436 |
Ondorengoa Gaston IV.a Foixkoa |
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |