Johann Georg Hamann
Wikipedia(e)tik
Johann Georg Hamann (Könisberg, Ekialdeko Prusia, 1730eko abuztuaren 27a - Münster, gaur egun Alemania, 1788ko ekainaren 21a) alemaniar idazle eta filosofoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Iparraldeko Aztia esaten zioten, joera antiarrazionalista eta mistikoa zuelako. Eztabaidetan jardun zuen Kantekin eta Ilustrazio garaiko filosofoekin, eta eragin handia izan zuen Sturm und Drang mugimenduko idazleengan.
Hamannen obra batzuk: "Kristau baten gogoeta biblikoak" (1758), "Filologoaren gurutzada" (1762), "Arrazoi huts-garbiaren purismoaren metakritika" (1784).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.