Sturm und Drang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sturm und Drang (alemanez, Ekaitz eta Haserre) gehienbat mugimendu literarioa izan genuen arren, musika eta ikus-entzunezko artea ere barneratzen duen XVIII. mendeko bigarren erdialdean garatutako mugimendua dugu. Alemaniar ilustrazioaren aurkako mugimendua dugu eta ondorengo erromantizismoaren aitzindaria da. Mugimenduaren izena Felix Maximilian Klinger-en, Sturm und Drang, izen berbereko teatro lanetik hartua da.

Mugimenduaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Wolfgang von Goethe

Mugimendu estetiko hau 1767 eta 1785 artean eman zen. Tradizio literario arrazionalistaren aurkako erreakziotzat hasi zen. XVIII. mendeko estilo neoklasikoko arau finkoen errefusak, askozaz zabalagoa zen erromantizismoan kokatzen du. Neoklasizismoko frantziar eredu hotzen ordez, Sturm und Drang mugimenduak sentimendua ezarri zuen inspirazioaren oinarritzat, eta ez ordu arteko arrazoia. William Shakespeare eta Jean-Jacques Rousseauren lanak ditu eredutzat.

Norbere subjektibitatea eta ezberdintasun sozial eta hipokrisia moralez beteriko garaiko gizartearen ezinegona azpimarratzeagatik iraultzailetzat hartzen da. Europako lider kulturaltzat ezarri zituen zenbait alemaniar idazle, garapen literarioaren zentro Frantzia zenean. Mugimenduko pertsona famatuena Goethe dugu, Götz von Berlichingen (1773) izeneko bere lehen drama nabarmen eta Die Leiden des jungen Werthers (1774) korronte honetako nobela aipagarriena idatzi baitzituen.

Idazle eta lan aipagarrienen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Wolfgang von Goethe (1749-1832)

  • Zum Shakespeares-Tag 1771
  • Sesenheimer Lieder 1770-71
  • Prometheus 1772-1774
  • Götz von Berlichingen (Drama) 1773
  • Clavigo 1774
  • Die Leiden des jungen Werthers (novela) 1774
  • Mahomets Gesang 1774
  • Adler und Taube 1774
  • An Schwager Kronos 1774
  • Gedichte der Straßburger und Frankfurter Zeit 1775
  • Stella. Ein Schauspiel für Liebende 1776
  • Die Geschwister 1776

Friedrich Schiller (1759-1805)

  • Die Räuber (drama) 1781
  • Die Verschwörung des Fiesko zu Genua 1783
  • Kabale und Liebe (drama) 1784
  • An die Freude 1785

Jakob Michael Reinhold Lenz (1751-1792)

  • Anmerkung über das Theater nebst angehängtem übersetzten Stück Shakespeares 1774
  • Der Hofmeister oder Vorteile der Privaterziehung (drama) 1774
  • Lustspiele nach dem Plautus fürs deutsche Theater 1774
  • Die Soldaten (drama) 1776

Friedrich Maximilian Klinger (1752-1831)

  • Das leidende Weib 1775
  • Sturm und Drang (drama) 1776
  • Die Zwillinge (drama) 1776
  • Simsone Grisaldo 1776

Gottfried August Bürger (1747-1794)

  • Lenore 1773
  • Gedichte 1778
  • Wunderbare Reisen zu Wasser und zu Lande, Feldzüge und lustige Abenteuer des Freiherren von Münchhausen 1786

Heinrich Wilhelm von Gerstenberg (1737-1823)

  • Gedichte eines Skalden 1766
  • Briefe über Merkwürdigkeiten der Literatur 1766-67
  • Ugolino 1768

Johann Georg Hamann (1730-1788)

  • Sokratische Denkwürdigkeiten für die lange Weile des Publikums zusammengetragen von einem Liebhaber der langen Weile 1759
  • Kreuzzüge des Philologen 1762

Johann Jakob Wilhelm Heinse (1746-1803)

  • Ardinghello und die glückseligen Inseln 1787

Johann Gottfried Herder (1744-1803)

  • Fragmente über die neuere deutsche Literatur 1767-68
  • Kritische Wälder oder Betrachtungen, die Wissenschaft und Kunst des Schönen betreffend, nach Maßgabe neuerer Schriften 1769
  • Journal meiner Reise im Jahre 1769
  • Abhandlung über den Ursprung der Sprache 1770
  • Von deutscher Art und Kunst, einige fliegende Blätter 1773
  • Volkslieder 1778-79
  • Vom Geist der Hebräischen Poesie 1782-83
  • Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit 1784-91

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]