Jon Oñatibia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jon Oñatibia (Oiartzun , 1911ko azaroaren 24a - Oiartzun, 1979ko ekainaren 30a), euskal idazle eta txistulari gipuzkoarra.

[aldatu] Bizitza

Zaragozako Unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, gudari ibili zen, eta Parisa erbesteratu zen gero. Parisen, Eresoinka musika taldearekin ibili zen, txistulari. 1941ean, Venezuelara joan zen; han hamahiru urte pasa ondoren, Estatu Batuetatara jo zuen Agirre lehendakariak hala eskatuta. Euskara eta txistua irakasten aritu zen han. 1960. urtean Euskal Herrira itzuli zen, eta Larraun abesbatza eta dantza-taldea sortu zuen. Oiartzunen kokatu eta bertako ikastolan euskara jolas bidez irakasteko metodoa abiarazi zuen. Oñatibiarena da Método de euskera radiofónico. Euskera irrati bidez (1965) izeneko ikasbidea. Harenak dira, halaber, Método radiofónico en discos (1967), Ikusi (1965), eta Edur Zuri, Ipotx triskaria, Txano gorritxu, Erruskiñe, Hamelin´go txirularia, Aatetxo itxusia, nazioarteko ipuinen euskararako itzulpenak. Zeruko Argia, Agur eta Goiz Argi aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarriak, eta batez ere, Caracasen eta New York-en atera zen Argia astekarian. Oñatibia izan zen, gainera Argiako zuzendaria 1946-1958 bitartean. Euskaltzain urgazlea izan zen.

[aldatu] Kanpo-loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak