Jonas
Wikipedia(e)tik
Jonas —hebreeraz יוֹנָה, Yona; arabieraz يونس, Yūnus edo يونان, Yūnān; grekoz eta latinez Ionas— Biblian aipatzen den profeta txiki bat da, bosgarrena Itun Zaharrean (Erregeen II. liburua XIV, 25).
Bibliak dioenez, K. a. VIII. mendearen inguruan bizi izan zen. Nazaret herritik hurbil jaio zen, eta Amittayren semea zen, Zabulonen leinukoa. Jeroboam Israelgo erregearen eta Osias Judaren erreinuko erregearen garaikoa zen. Mirarigile gisa aurkezten du tradizioak, haren izena daraman liburuaren ildoan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.