Jonny Wilkinson
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jonathan Peter Wilkinson | |
| Ezizena | Wilko | |
| Jaio | 1979ko maiatzaren 25a (34 urte) |
|
(Ingalaterra) |
||
| Garaiera | 1,78 m. | |
| Pisua | 84 kg. | |
| Posizioa | Hegal-erdilaria | |
| Ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Partidak (puntuak) |
| 1997-2009 2009-gaur egun arte |
Newcastle Falcons RC Toulonnais |
158 (1938) 18 (212) |
| Urteak | Selekzioa | Partidak (puntuak) |
| 1998-gaur egun arte 2001-2005 |
British and Irish Lions |
91 (1141) 6 (67) |
Jonathan Peter Jonny Wilkinson (1979ko maiatzaren 25a, Frimley, Surrey, Ingalaterra) ingeles errugbilari bat da.
Wilkinson 2001-2003 bitartean ospetsu bilakatu zen. 2003ko Munduko Errugbi Txapelketan munduko errugbilari onena gisa hautatu zuten. Urte hartako txapelketako finalean Ingalaterra Australiaren aurka lehiatu eta denbora gehigarrian finala irabazi zuen, partidua amaitzeko minutu baten faltan Wilkinsonek drop erabakikor bati esker ingelesek nagusitzea lortu zutelarik. Nazioartean 2001-2005 bitartean British and Irish Lions taldearekin ere jokatu izan du.
2007. urtean Sei Nazioen Torneoan Eskoziaren aurkako bere berragerpen partiduan 27 puntu lortu zituen (Kalkuta Kopako errekorra). Torneo berberan, hurrengo astean Italiaren aurkako partiduan Sei Nazioetako historiako puntuatzaile onena izatea lortu zuen, nahiz eta gerora Ronan O'Gara irlandar errugbilariak errekor hori ganditzea lortu duen.
Bestela, errugbi taldeei dagokionez, 1997-2009 bitartean Newcastle Falcons taldeko errugbilaria izan zen, eta 2009. urtean Frantziako RC Toulon taldearekin jokatzera iragan zen.
Iruditegia [aldatu]
-
2008ko entrenamendu batean.
Kanpo loturak [aldatu]
- Jonny Wilkinson errugbilariaren webgunea (Ingelesez)