British and Irish Lions

Wikipedia, Entziklopedia askea
British and Irish Lions
IzengoitiaThe Lions ("lehoiak")
ElkarteaHome Nations
Estadioaez
HautatzaileaZeelanda Berria Warren Gatland
KapitainaGales Sam Warburton
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Otago 3:8 Shaw & Shrewsbury
1888ko apirilaren 28a
Garaipenik handiena
West. Australia Australia 10:116 The Lions
2001eko ekainaren 8a
Argentina Argentina 0:46 The Lions
1927ko abuztuaren 7a
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 38:6 The Lions
1983ko uztailaren 16a


British & Irish Lions (euskaraz Britainiar eta Irlandar Lehoiak), ezizenez The Lions (Lehoiak) Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlandako errugbi selekzioaren jokalari onenek osatutako errugbi taldea da.

1888an Otago zeelandaberriar taldearen aurka bere lehenbiziko partidua jokatu zuen, Shaw & Shrewsbury Team izenpean. 1989. urtetik lau urtero birak burutzen ditu, nagusiki Hego Hemisferioko hiru errugbi selekzio indartsuen aurka lehiatzeko, hau da, Zeelanda Berriaren, Australiaren eta Hegoafrikaren aurka, eta noizbait baita Argentinaren aurka ere[1].

Ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun British & Irish Lions izena badu ere aurreneko partidan Shaw & Shrewsbury Team izena erabili zuen. Ingalaterrako jokalariak ziren gehiengoa eta bazeuden Eskozia eta Galesko jokalari gutxi batzuk ere. Ondoren British Isles ("Uharte britainiarrak") izena izan zuen, izan ere garai hartan Erresuma Batuak Britainia Handia eta Irlanda uharteak hartzen baitzituen bere baitan. Irlandak 1922an independentzia lortu ondoren ere British Isles izenarekin jarraitu zuen.

1950. urtean Zeelanda Berrian eta Australian zehar egindako biran British Lions ("Britainiar Lehoiak") izena ofizialki hartu zuen, 1924an Hegoafrikako biran aurreneko aldiz erabili bazen ere. Hurrengo hamarkadetan British Isles edo British Lions izena erabili izan zen eta 2001eko Australiako biratik aurrera British & Irish Lions erabiltzen da.

Izena Erresuma Batuko eta Irlandako hizkuntzetan:

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau federaziok eta bi Estatuk parte hartzen dutenez ez zuen ereserki ofizialik izan urteetan zehar. 1989an Britainiar ereserkia erabili zuen, God Save the Queen[2]. 2005ean ereserki bat sortu zuten berariaz egina, The Power of Four izenekoa[3], baina ez da erabiltzen.

Uniformea eta armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Lionsen armarria.

Erresuma Batuko banderaren koloreak erabili izan ditu beti, gorria, zuria eta urdin iluna. Hasierako urteetan diseinu desberdinak erabili zituen, gehienetan hiru koloretako marra horizontaldun kamisetak izan ziren[4].

1910ko Hegoafrikako birarako eskoziarrek kolore urdina erabiltzea eskatu zuten, garai hartako selekzio indartsuena baitziren, eta kamisetari "lehoi zutitu" ezarri zitzaion, eskoziarren armarrian dagoena hain zuzen ere. 1924an Hegoafrikara itzuli zirenean kamiseta urdina mantendu zuen baina armarrian lau nazioen ikurrak azaltzen ziren, arrosa (Ingalaterra), kardabera (Eskozia), hirustak (Irlanda) eta lumak (Gales). Bitxia bada ere, orduan hasi zitzaien "Lehoiak" ezizena ematen[5]. 1927an Argentinara egindako bira ez-ofizialean ere kamiseta eta armarri bera erabili zen[6]. Armarria ez da ordutik aldatu.

1938an George Beamish irlandarrak kolore berdea falta zela adierazi zuen eta galtzerdi urdinetan marra berde batzuk ezarri ziren Irlandaren erakusgarri[4]. 1950an ezarri zen gaur egungo uniformea Zeelanda Berrira egindako biran hain zuzen ere. Horrela beraz lau koloreak hartzen ditu uniformeak[7].

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1888
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1891-1896
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1899–1904
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1908
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910–1938
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1950-

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako birak (1888-1909)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shaw & Shrewsbury Team taldea, 1888. urtean.

1888. urtean 21 jokalaritako talde batek, Shaw & Shrewsbury Team taldeak, Australia eta Zeelanda Berrian 35 partida jokatu zituen talde probintzialen, hirikoen eta akademikoen aurka eta 27 irabazi zituen. Zazpi hilabetetako bira izan zen. Australiar futbol legeak erabiliz 19 partidatatik sei irabazi eta bat berdindu zuen. Errugbi federazioaren legeak zehatz betetzen ez baziren ere, errugbiaren iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioen kontzeptua finkatu zuten[8].

1891ean Hegoafrikarako gonbidapena jaso zuen eta Errugbi Federazioak onarturiko aurreneko bira izan zen. Hegoafrikaren aurkako hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten. Bost urte beranduago Hegoafrikara itzuli ziren. 21 partida jokatu zituzten, hauetako lau Hegoafrikako selekzioaren aurka, eta hiru irabazi eta bat galdu zuten. Urte hartako British Isles taldean irlandarrak ziren gehiengoa, sei jokalari hain zuzen ere.

1899ko British Isles taldea.

1899an Australiara itzuli ziren eta Hegoafrikan egin bezala 21 partida jokatu zituzten, lau Australiako selekzioaren aurka, eta hirutan garaile atera ziren. 1903 eta 1904 artean hamabi hilabeteren tartean hegoaldeko hiru selekzioen aurka jokatu zuten, Hegoafrikaren eta Zeelanda Berriaren aurka galdu eta Australiaren aurka irabaziz.

1908an Ozeaniara itzuli ziren, oraingoan ingelesez eta galestarrez osaturiko taldea izan zen, irlandarrek eta eskoziarrek uko egin baitzioten parte hartzeari[9]. Zeelanda Berrian jokatu zituzten partida gehienak eta selekzioaren aurkako partida bat berdindu eta bi galdu zituzten. Australian ere jokatu zuten partidarik baina ez selekzioaren aurka.

1910-1949[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910ko Hegoafrikarako bidaiarako batzorde batek aukeratu zituen lau nazioetako jokalariak. Lagunarteko hainbat partida jokatu zituzten eta gehienak irabazi zituzten, baina amaitzeko selekzioaren aurkako hiru partida jokatu zituzten, bat irabazi eta bi galdu. Urte berean Oxfordeko Unibertsitateak bultzatuta, Ingalaterrako selekzio batek baina hiru jokalari eskoziar zituenak, Argentinara egin zuen bidaia. Combined British izenarekin partida bat jokatu zuen Argentinako selekzioaren aurka eta garaipena lortu zuen[10].

Hamarkada bat pasatxoko hutsunearen ondoren 1924. urtean Hegoafrikan bira berria egiteko osatu zen taldea. 21 partida jokatu zitutzen, 9 irabazi, hiru berdindu eta 9 galduz. Hegoafrikako selekzioaren aurka lau partida jokatu zituzten eta hiru galdu. 1927an Argentinara itzuli ziren eta jokaturik bederatzi partidak irabazi zituzten, tartean selekzioaren aurka jokaturiko laurak.

Ellis Parken Hegoafrika eta British Lionsen arteko partidan jendetza, 1938an.

1930an Ozeaniara itzuli ziren lehoiak, 22 urte beranduago. Zeelanda Berrian jokaturiko partida ia guztiak irabazi zituzten, harik eta All Blacks selekzioari aurre egin behar izan zioten arte. Lau partidatatik aurrenekoa 6-3 irabazi zuten baina hurrengo hiruretan porrota jaso zuten. Bitartean Australian ere izan ziren eta selekzioaren aurka galdu zuten arren gainerako taldeen aurkako sei partidatatik bost irabazi zituzten.

1936an Argentinara joan ziren hirugarren aldiz eta jokaturiko hamar partidak irabazi zituzten. Partida guztiak kontutan hartuta bederatzi puntu baino ez zuten jaso aurka. 1938an Hegoafrikara itzuli ziren eta jokaturiko partiden erdia baino gehiago irabazi zuten, baina selekzioaren aurka bat irabazi eta bi galdu zituzten.

1950-1969[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra ondorengo aurreneko bira Australia eta Zeelanda Berrira egin zuten 1950. urtean. 29 partida jokatu zituzten, 22 irabaziz eta bat berdinduz. Zeelanda Berriko selekzioaren aurkako aurreneko partida 9-9 berdindu zuten, eta hurrengo hirurak galdu bazituzten ere joko bikaina erakutsi zuten. Ondoren Australiara joan ziren eta partida guztiak irabazi zituzten azkena ezik, New South Walesen aurkakoa. Australiako selekzioaren aurkako biak irabazi zituzten.

1955ean Hegoafrikara itzuli ziren. 25 partida jokatu eta 19 irabazi eta bat berdindu zuten. Hegoafrikako selekzioaren aurkako lau partidatan bakoitzak bi irabazi zituen.

1959ko Australiako eta Zeelanda Berriko bira ere arrakastatsua izan zen. 35 partida jokatu eta sei baino ez zituzten galdu. Australiaren aurkako biak irabazi zituzten eta Zeelanda Berriaren aurka hiru partida galdu ondoren azkena irabazi zuten 9-6 emaitzaz[11].

Zeelanda Berriaren eta British Lionsen arteko partida, 1966an.

1960. hamarkada ez zen aurrekoa bezain arrakastatsua izan. 1962ko Hegoafrikako biran Springboks selekzioak lau partidatik hiru irabazi ziten, 1966an Australiari erraz nagusitu bazitzaien ere Zeelanda Berriaren aurka jokaturiko lau partidak galdu zituzten. Etxera bueltan Kanadan eskala egin eta bertako selekzioaren aurkako partida jokatu zuten Toronton eta 19-8 emaitzaz irabazi zuten[9]. 1968ko Hegoafrikako biran talde probintzialen aurkako 16 partidatatik 15 irabazi zituzten baina selekzioaren aurkako hiru partida galdu eta bat berdindu zuten.

1970. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada berriak British Lionsen berpiztea ekarri zuen Gareth Edwards eta Barry John galestarrak selekzioaren oinarrian zeudela. 1971ko biran Zeelanda Berriari irabazi zioten aurreneko aldiz, hiru partidatik bi irabazi eta bat galduz. Bira osoan galdutako partida bakarra hori izan zen gainera[12].

1974. urtean Hegoafrikan egindako bira Lehoien arrakastatsuenetakoa eta gogoratuenetakoa izan zen. Willie John McBrideren gidaritzapean 22 partida irabazi zituzten eta selekzioaren aurka jokaturiko lau partidatatik hiru irabazi eta bat berdindu zuten. Bira honetako ezaugarri nagusia partidetan izan zen joko bortitza izan zen[13]. Hegoafrikako taldeek eta selekzioak gogorregi jokatzen zutela iritzita britainiarrek 99 call estrategia garatu zuten. 99 Erresuma Batuko larrialdietako telefono zenbakia zen. Partidan zehar bortizkeria gehiegizkoa zela uste zutenean kapitainak 99 call oihukatu eta jokalari bakoitzak alboan zuen jokalaria kolpatuko zuen. Epailea orduan ez zen gai izango jokalari bakarra kanporatzeko. Ordutik aurrerako partidetan jokoa lasaiagoa izan zen[14].

1977. urtean Zeelanda Berrira itzuli ziren. Aurreneko 21 partidatatik bakarra galdu zuten, baina All Blacksen aurka hiru galdu eta bat irabazi zuten. Etxerako itzuleran Fijin selezkzioaren aurkako partida jokatu zuten eta 25-21 galdu zuten.

1980-1999[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an Hegoafrikan hasierako hamalau partidak irabazi zituzten baina selekzioaren aurka hiru aurrenak galdu eta azkena irabazi zuten. 1983an Zeelanda Berrian emaitza antzekoa izan zen, aurreneko partida gehienak irabazi baina selekzioaren aurka galdu[9]. 1986an Hegoafrikara joatea tokatzen bazen ere Apartheid sistemaren aurkako boikot egoeragatik bertan behera gelditu zen[15].

1989an Australiara joan ziren eta jokaturiko 12 partidatatik 8 irabazi zituzten, tartean Australiako selekzioaren aurkakoak. 1993an Zeelanda Berrian izan ziren eta hau izan zen amateur aroko azken ekitaldia. Sei partida irabazi eta lau galdu zituzten eta selekzioaren aurka bi galdu eta bat irabazi zuten. 1997an itzuli ziren Hegoafrikara eta selekzioaren aurkako partidetan bi irabazi eta bat galdu zuten.

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoien eta All Blacksen arteko partida 2005ean.

2001. urtean Australiara joan ziren hamar partida jokatzera. Wallabiek testa irabazi zuten (2-1) eta Tom Richards Trophy saria abiatu zuten. Sari hau Australiarren eta Lehoien arteko testen irabazleak jasotzen du[16]. Bira honetan erabili zen aurreneko aldiz British & Irish Lions izena[9].

2005. urtean Zeelanda Berrira joan ziren. Talde probintzialen aurkako zazpi partida irabazi ondoren New Zealand Maori taldeak garaitu zituen eta selekzioaren aurkako hiru partidak ere galdu zituzten.

2009. urtean Munduko Kopan txapeldun izanak ziren Hegoafrikarren aurka jokatu zuten eta bi partida galdu eta bat irabazi zuten. Talde hartan 14 irlandar, 13 galestar, 8 ingeles eta bi eskoziar zeuden.

2013. urtean Australiara itzuli ziren eta taldeen aurkako partida guztiak irabazi zituzten bat ezik. Australiako selekzioaren aurka bi partida irabazi zituzten eta bakarra galdu. Azkenengo partida 41-16 irabazi zuten 1997tik aurreneko test-a irabaziz, eta Australiaren aurkako lehen test-a irabaziz 1989tik[17]. Galestarrak ziren nagusi selekzioan, Galesko selekzioaren kapitaina (Sam Warbuton) eta entrenatzailea (Warren Gatland zeelandaberritarra) zituen eta Leigh Halfpenny izan zen puntu gehien bildu zituena[18].

2017an kapitain eta entrenatzaile berak zituela Zeelanda Berrira joan zen taldea. 10 partida zituzten aurrena, ondoren Maorien selekzioaren aurkako bat eta azkenik All Blacks-en aurkako hiru. Maoriak erraz garaitu zituzten[19] eta Zeelanda Berriaren aurkako aurreneko partidatan porrota (30-15) eta garaipena (24-21) lortu ondoren hirugarren partidan 15-15 berdindu zuten[20].

2021ean Hegoafrikara itzultzea tokatzen zen. COVID-19 pandemiak Hegoafrika gogor jo zuela ikusiz Britainiar uharteetan egitea proposatu zen eta beraz Hegoafrikako taldeak iparraldera bidaiatzea, baina ez zen egokia ikusi, kanpoan birak egiteko sortu baitzen taldea. Australiak ere eskaini zuen bere herrialdea Hegoafrika eta British and Irish Lionsen arteko partidak jokatzeko[21]. Azkenean, pentsatu bezala, partidak Hegoafrikan jokatzen ari dira. Inoiz baino partida gutxiago izango dira, bederatzi baino ez[22]. Hiru partida jokatuko dituzte Hegoafrikako selekzioaren aurka eta beste bat bigarren taldearen aurka. Hirugarrengoz jarraian Warren Gatland zeelandaberritarra izan zen entrenatzailea. Alun Wyn Jones kapitain izendatu arren aurrez Japoniaren aurkako partida batean min hartu eta sendatu bitartean Conor Murrayk hartu zuen haren lekua. Hegoafrikako selekzioaren aurkako aurreneko partida irabaztea lortu zuten lehoiek, 17-22, bigarrenean porrot latza jasas zuten 27-9. Hirugarren partida erabakiorra izango zen beraz eta hegoafrikarrek 19-16 emaitza parekatuaz irabazi zuten[23]. Hiru partidak Lurmutur Hiria estadioan jokatu ziren ikuslerik gabe.

Errugbi birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Herrialdea Kapitaina Entrenatzailea Puntu gehien Emaitza Test partidak
1888  Zeelanda Berria
 Australia
Ingalaterra Robert Seddon
Ingalaterra Andrew Stoddart
Ingalaterra Alfred Shaw
Ingalaterra Arthur Shrewsbury
Estatistikarik gabe ez baitziren Errugbi Federazioaren arauak bete
1891  Hegoafrika Eskozia Bill Maclagan Ingalaterra Edwin Ash Ingalaterra Arthur Rotherham (4) Irabazi 3–0
1896  Hegoafrika Ingalaterra Johnny Hammond Ingalaterra Roger Walker Ingalaterra J. F. Byrne (12) Irabazi 3–1
1899  Australia Ingalaterra Matthew Mullineux
Ingalaterra Frank Stout
Ingalaterra Matthew Mullineux Ingalaterra Charlie Adamson (17) Irabazi 3–1
1903  Hegoafrika Eskozia Mark Morrison Ingalaterra Johnny Hammond Eskozia John Gillespie (4) Galdu 0–1–0
(bi berdindu eta bat galdu)
1904  Zeelanda Berria
 Australia
Eskozia David Bedell-Sivright Zeelanda Berria Arthur O'Brien Gales Percy Bush (20) Irabazi 3–0 (Australia)
Galdu 0–1 (Zeelanda Berria)
1908  Zeelanda Berria
 Australia
Gales Arthur 'Boxer' Harding Ingalaterra George Harnett Gales Reggie Gibbs (3)
Gales Jack Jones (3)
Galdu 0–2 (1 berdindu)
(Zeelanda Berria)
ez Australiarekin partidarik ez
1910  Hegoafrika Irlanda Tommy Smyth Ingalaterra William Cail
Gales Walter E. Ree
Ingalaterra Jack Spoors (9) Galdu 1–2
1910  Argentina Ingalaterra John Raphael Ingalaterra R.V. Stanley Ingalaterra Harold Monks (10)
(balioztatu gabe)
Irabazi 1–0
1924  Hegoafrika Ingalaterra Ronald Cove-Smith Gales Harry Packer Ingalaterra Tom Voyce (6) Galdu 0–3
(1 berdindu)
1927  Argentina Eskozia David MacMyn Ingalaterra James Baxter Ingalaterra Ernest Hammett (40)
(balioztatu gabe)
Irabazi 4–0
1930  Zeelanda Berria
 Australia
Ingalaterra Doug Prentice Ingalaterra James Baxter Ingalaterra Carl Aarvold (9) Galdu 1–3 (Zeelanda Berria)
Galdu 0–1 (Australia)
1936  Argentina Ingalaterra Bernard Gadney Ingalaterra Doug Prentice Ingalaterra John Brett (7)
(balioztatu gabe)
Irabazi 1–0
1938  Hegoafrika Irlanda Sam Walker Ingalaterra Major B.C. Hartley Gales Vivian Jenkins (9) Galdu 1–2
1950  Zeelanda Berria
 Australia
Irlanda Karl Mullen Ingalaterra Leslie B. Osborne Gales Lewis Jones (26) Galdu 0–3 (1 berdindu)
(Zeelanda Berria)
Irabazi 2–0 (Australia)
1955  Hegoafrika Irlanda Robin Thompson Irlanda Jack Siggins Ingalaterra Jeff Butterfield (12) Berdindu 2–2
1959  Zeelanda Berria
 Australia
Irlanda Ronnie Dawson Irlanda O.B. Glasgow Irlanda David Hewitt (16) Irabazi 2–0 (Australia)
Galdu 1–3 (Zeelanda Berria)
1962  Hegoafrika Eskozia Arthur Smith Irlanda Harry McKibbin Ingalaterra John Willcox (5) Galdu 0–3
(1 berdindu)
1966  Zeelanda Berria
 Australia
Gales David Watkins
Eskozia Mike Campbell-Lamerton
Gales John Robins Eskozia Stewart Wilson (30) Irabazi 2–0 (Australia)
Galdu 0–4 (Zeelanda Berria)
1968  Hegoafrika Irlanda Tom Kiernan Irlanda Ronnie Dawson Irlanda Tom Kiernan (35) Galdu 0–3
(1 berdindu)
1971  Zeelanda Berria Gales John Dawes Gales Carwyn James Gales Barry John (30) Irabazi 2–1
(1 berdindu)
1974  Hegoafrika Irlanda Willie John McBride Irlanda Syd Millar Gales Phil Bennett (26) Irabazi 3–0
(1 berdindu)
1977  Zeelanda Berria Gales Phil Bennett Gales John Dawes Gales Phil Bennett (18) Galdu 1–3
1980  Hegoafrika Ingalaterra Bill Beaumont Irlanda Noel Murphy Irlanda Tony Ward (18) Galdu 1–3
1983  Zeelanda Berria Irlanda Ciaran Fitzgerald Eskozia Jim Telfer Irlanda Ollie Campbell (15) Galdu 0–4
1989  Australia Eskozia Finlay Calder Eskozia Ian McGeechan Eskozia Gavin Hastings (28) Irabazi 2–1
1993  Zeelanda Berria Eskozia Gavin Hastings Eskozia Ian McGeechan Eskozia Gavin Hastings (38) Galdu 1–2
1997  Hegoafrika Ingalaterra Martin Johnson Eskozia Ian McGeechan
Eskozia Jim Telfer
Gales Neil Jenkins (41) Irabazi 2–1
2001  Australia Ingalaterra Martin Johnson Zeelanda Berria Graham Henry Ingalaterra Jonny Wilkinson (36) Galdu 1–2
2005  Argentina Gales M Owen Ingalaterra Sir Clive Woodward Ingalaterra Jonny Wilkinson (20) Berdindu 0-0
(1 berdindu, 25-25)
2005  Zeelanda Berria Irlanda Brian O'Driscoll
Ingalaterra Martin Corry
Gales Gareth Thomas
Ingalaterra Sir Clive Woodward Ingalaterra Jonny Wilkinson (31) Galdu 0–3
2009  Hegoafrika Irlanda Paul O'Connell Eskozia Ian McGeechan Gales Stephen Jones (39) Galdu 1–2
2013  Australia Gales Sam Warburton Zeelanda Berria Warren Gatland Gales Leigh Halfpenny (49) Irabazi 2–1
2017  Zeelanda Berria Gales Sam Warburton
Irlanda Peter O'Mahony
Zeelanda Berria Warren Gatland Ingalaterra Owen Farrell (31) Berdindu 1-1 (1 berdindu)
2021  Hegoafrika Gales Alun Wyn Jones
Irlanda Conor Murray
Zeelanda Berria Warren Gatland Gales Dan Biggar (47) Galdu 1–2

Testen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021eko biraren ondoren eguneratua.

Selekzioen aurkako testak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioa Egindako birak Irabazi Berdindu Galdu Garaipenen %
Argentina Argentina 3 3 0 0 % 100
Australia Australia 9 7 0 2 % 78
Hegoafrika Hegoafrika 14 4 1 9 % 29
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 12 1 1 10 % 8

Jokalari aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partehartze gehien
Jokalaria Test partidak Urteak
1 Irlanda Willie John McBride 17 1962–1974
2 Ingalaterra Dickie Jeeps 13 1955–1962
3 Irlanda Mike Gibson 12 1966–1971
Gales Graham Price 12 1977–1983
Gales Alun Wyn Jones 12 2009-2021
6 Irlanda Tony O'Reilly 10 1955–1959
Gales Rhys Williams 10 1955–1959
Gales Gareth Edwards 10 1968–1974
9 Irlanda Syd Millar 9 1955–1959
Ingalaterra Mako Vunipola 9 2013-2021
  • 2021eko abuztuaren 7an eguneratua.
Puntu gehien testetan
Jokalaria Puntuak
1 Eskozia Gavin Hastings 69
2 Ingalaterra Jonny Wilkinson 67
3 Gales Stephen Jones 53
4 Gales Leigh Halfpenny 49
5 Gales Phil Bennett 44
6 Gales Neil Jenkins 41
7 Irlanda Tom Kiernan 35
8 Ingalaterra Owen Farrell 34
9 Eskozia Stewart Wilson 30
Gales Barry John 30
  • 2021eko uztailaren 31n eguneratua.
Entseguak testetan
Jokalaria Entseguak
1 Irlanda Tony O'Reilly 6
2 Gales J. J. Williams 5
3 Gales Willie Llewellyn 4
Gales Malcolm Price 4
5 Eskozia Alf Bucher 3
Ingalaterra Jack Spoors 3
Ingalaterra Carl Aarvold 3
Ingalaterra Jeff Butterfield 3
Gales Ken Jones 3
Gales Gerald Davies 3
  • 2021eko uztailaren 31n eguneratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Griffiths, John. (1987). The Phoenix Book of International Rugby Records. London: Phoenix House ISBN 0-460-07003-7..
  2. Lenihan, Donal. (2016). Donal Lenihan: My Life in Rugby. Random House, 214 or. ISBN 1848272251..
  3. (Ingelesez) «The British & Irish Lions and Music - Rugby World magazine» Rugby World 2020-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  4. a b Bath, Richard. (2008). The British & Irish Lions Miscellany. London: Vision Sports Publishing, 76 or..
  5. Godwin, Terry; Rhys, Chris. (1981). The Guinness Book of Rugby Facts & Feats. London: Guinness Superlatives ISBN 0-85112-214-0..
  6. «The British & Irish Lions : Lions Change Their Stripes» web.archive.org 2008-06-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  7. (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  8. (Ingelesez) McClintock, Alex. (2013-06-26). «The forgotten story of ... the Lions 1888 tour» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  9. a b c d «British & Irish Lions» www.globalrugbyresults.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  10. (Ingelesez) worldrugbymuseum. (2020-09-28). «The 1910 British & Irish Lions tour of Argentina» World Rugby Museum: from the vaults (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  11. (Ingelesez) Screen, NZ On. «The Lion and the Kiwi | Film | NZ On Screen» www.nzonscreen.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  12. (Ingelesez) «Remembering the Lions tour of 1971: the great awakening of British rugby | Paul Rees» the Guardian 2017-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  13. (Ingelesez) «The Legendary (and Violent) 1974 British & Irish Lions Tour of South Africa» www.ultimaterugby.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  14. (Ingelesez) «Classic Lions moments – Willie John McBride’s 99 call, 1974» JOE.ie (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  15. (Ingelesez) Thornley, Gerry. «Sporting Controversies: Rugby’s relationship with apartheid all there in black and white» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  16. «RugbyArchive» www.rugbyarchive.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  17. (Ingelesez) «Lions 2013: stunning victory and historic series success over Australia safeguards a treasured concept» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  18. (Ingelesez) «Lions 2013: Record-breaker Leigh Halfpenny owed huge debt of gratitude» the Guardian 2013-07-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  19. (Ingelesez) «Maori All Blacks 10-32 British and Irish Lions» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  20. (Ingelesez) Park, Robert Kitson at Eden. (2017-07-08). «Lions and All Blacks draw thrilling final Test and series» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  21. (Ingelesez) «Australia bid to host Lions tour turned down» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  22. (Ingelesez) Rees, Paul. «Lions to play fewer matches in 2021 South Africa tour» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  23. (Ingelesez) «South Africa pip Lions 19-16 to win the series in dramatic fashion» Rugby World 2021-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]