Jose Juan Castillo
Wikipedia(e)tik
Jose Juan Castillo (Bermeo, Bizkaia, 1945) gipuzkoar sukaldaria da.
[aldatu] Biografia
Hamasei urterekin, Parisko Ostalaritza Eskolara joan zen ikasketak egitera. Lau urte eman zituen bertan, eta handik bueltan, jatetxe ospetsuenetan egin zituen praktikak. Soldadutza egin ondoren, bere aitaren jatetxean, Olaberrian hasi zen lanean.
1912an Donostian sortutako Casa Nicolasa jatetxeko ardura hartu zuen 1996an. Castillok etxe horren kalitate eta ospeari eutsi die, 2010ean erretiratu zelako itxi zuten arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.