Jose Lejarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Lejarreta

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1944ko azaroaren 13a - Joaquín Ordoño y López Vallejo (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia

Gasteizko alkate

1941eko urtarrilaren 22a - 1944ko abendua
Rafael Santaolalla - Joaquín Ordoño y López Vallejo (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAsparrena
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1947ko azaroa
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta medikua
Lantokia(k)Madril eta Gasteiz

Jose Lejarreta Salterain (Asparrena, ? - Gasteiz, 1947ko azaroa) arabar mediku eta politikaria izan zen.[1]

Arabako probintzia-ongintzarako mediku gisa lan egin zuen, eta Santa Maria de las Nieves babes-etxeko buru izan zen. Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialeko lehendakari ere izan zen, eta Gurutze Gorriak Araban duen batzarreko buru ere izan zen.

1941eko urtarrilaren 22tik 1944ko abendura arte Gasteizko alkate izan zen[2] Rafael Santaolallaren lekua hartuz. Alkate gisa, eta frankismoarekiko atxikimendua adierazteko, Lejarretak Vicente Abreu hiriko seme kuttun eta Germán Gil Yuste adopziozko seme izendatu zituen. Bere agintaldian — eta baita urte batzuk geroago, bere hilobira egindako bisitekin ere —, omenaldiak egin zizkioten, Andre Maria Zuriaren jaiei bultzada bat eman zielako.

1943ko martxoaren 16tik 1944ko azaroaren 13ra bitartean, Gorteetako prokuradore ere izan zen, eta Joaquín Ordoñok ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Val de Sosa, Venancio Ramón del. (1979). Calles vitorianas. Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal.
  2. (Gaztelaniaz) Rioja Andueza, Iker. (2022-9-11). «José Lejarreta, el alcalde con "inquebrantable" lealtad a Franco que mantiene una calle en Vitoria» elDiario.es.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.