Gurutze Gorria
Wikipedia(e)tik
Gurutze Gorria (edo Ilargierdi Gorria) erabiltzen da Nazioarteko Gurutze Gorria eta Ilargierdi Gorriaren Mugimenduari buruz hitz egiteko.
Gurutze Gorriaren ikurrak Geneva Batzarren dauden boluntario eta mediku ibilgailuak , eta eraikuntza ofizialak markatzen ditu, eraso militarrik babesteko. Gurutze gorria ez da San Jurgi gurutzearekin nahasi behar, Ingalaterra, Bartzelona, Friburgo eta beste tokien bandera baita. Gurutze horrek bandera osoa betetzen du, Gurutze Gorriak ez.
Behinola Gurutze Gorria besterik ez zen erabiltzen Geneva Batzarren ikurraz, baina musulman herriak protesta egin zituen, kristau sinboloa zela adierazten. Orduan Ilargierdi Gorria hartu zen sinbolo ofizialaz, islamiar herrialdeetan erabiltzeko.
Honi erantzuten, Israel estatua eskatu zuen Daviden Izar Gorria sinbolo berriaz bere Estatuan erabiltzeko, baina ez zen onartu, zeren onartuz gero munduko erlijio guztiak eskatuko zenute beren sinbolo gorrituak bere herrialdetan ikurraz erabiltzeko.
Gaur egun, Geneva Batzarra erronbo gorria ezaugarria erabiltzea Gurutze edo Ilargierdi Gorriaz dauden ibilgailu eta erakundeak pentsatzen ari da, mundu osoan sinbolo berdina erabiltzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
XIX. mendeko bigarren aldian Italiak bere batasun politikoa lortu gabe zuen oraindik, iparraldea inperio astro-hungariarraren menpean zegoen. Guda ezberdinak egon ziren independentzia eta batasuna lortzeko, horien artean Solferinoko gudua (1859ko ekainaren 24) izan zelarik odoltsu eta sarraski handienetarikoa. Guda honetan gertatutakoa zela eta 1863ko urriaren 26an Gurutze Gorria sortu zuten Genevan.
[aldatu] Non erabiltzen den
- Indar armatuko zaurito ala gaixo kideen zaintza instalazioak;
- indar armatuko medikuntza-tresneria eta medikuntza-jendea;
- kapilau militar;
- Gurutze Gorriako taldeak, International Committee of the Red Cross edo International Federation of Red Cross and Red Crescent Societies ezate baterako; baita ere, "Gurutze Gorriaren Elkarte Liga" eta herrialde berean dauden Gurutze Gorriko 179 nazio-elkartean.
[aldatu] Nazioarteko eguna
Maiatzaren 8an ospatzen du mundu mailan Gurutze Gorriko Eguna.
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako Gurutze Gorria
International Committee of the Red Cross
Int. Fed. of Red Cross and Red Crescent Societies
Gurutze Gorria Euskadin
Gurutze Gorria Ipar Euskal Herrian
Adinekoei laguntzeko programa
Gurutze Gorria Zarautz

