Asparrena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asparrena

 Araba
Asparrena
Araia Aratz menditik ikusia.
Izen ofiziala Asparrena
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aguraingo Kuadrilla
Alkatea Diego Gastañares Zabaleta (Bildu)
Herritarra asparrendar
Koordenatuak 42°53′21″N 2°18′55″W / 42.88917°N 2.31528°W / 42.88917; -2.31528Koordenatuak: 42°53′21″N 2°18′55″W / 42.88917°N 2.31528°W / 42.88917; -2.31528

Alava municipalities Asparrena.JPG

Eremua 65,18 km2
Garaiera 605 m
Distantzia 35 km Gasteizera
Posta kodea 01208 / 01250
Biztanleria 1.595 bizt (2008)
Dentsitatea 24,47 bizt/km²
Sorrera 1181
http://www.asparrena.net/

Asparrena[1] Arabako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aguraingo Kuadrillan barruan. Gasteiztik 35 kilometrora dago eta Gipuzkoa eta Nafarroaren mugakidea da.

Araia du herriburu, baina udalerriak baditu bederatzi herri gehiago.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Asparrena izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, izena erabiltzean, honakoa da bidea: Asparrena, Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea, Asparren osoan, gure Asparren hau...[1]

Beraz, euskara batuan ez dira zuzenak Asparrengo, Asparrendik, Asparrenen.[1]

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, iparraldean Aratz eta Umandiamendiak, hegoaldean Ballo eta hego-ekialdean Legunbe. Hori dela eta, udalerria txangozaleen abiaburu (eta helburu) izan ohi da. Hidrologiari dagokionez, Zirauntza ibaiak Asparrena du sorburu.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Asparren udalerria Sakanarako pasabide naturalean egonik, gune garrantzitsua izan da historian zehar. Horrela, bertatik igarotzen zen Euskal Herriko galtzada erromatar nagusia, Bordele-Astorga, alegia, bai eta Santiago bidea ere, Lizarratetik zetorrena.

[aldatu] Demografia

Asparreneko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.001 2.159 2.231 2.398 2.260 2.053 1.954 2.032 1.921 1.720 1.494 1.580 1.583

[aldatu] Ekonomia

Industrialde garrantzitsua dago Asparrenean, N-1 errepidetik gertu. Bertan ezarrita daude, besteak beste, Nestle izozkiak enpresa (lehengo Helados Miko), Pferd Rüggeberg enpresa (Caballito ezizenaz ezaguna), eta Gasteizko Michelin enpresaren oinarri logistikoa.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Araiako eliza frontoitik ikusia

Hamar herrik osatzen dute Asparren udalerria:

[aldatu] Asparrendar ospetsuak

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Asparreneko ikuspegia, Gordoako hilerritik: Ezkerretik eskuinera, Gordoa (lehen planoan), Arriola (urrunago) eta Aratz mendia (eskuin-eskuinean).
Asparreneko ikuspegia, Gordoako hilerritik: Ezkerretik eskuinera, Gordoa (lehen planoan), Arriola (urrunago) eta Aratz mendia (eskuin-eskuinean).

La Burundesa autobus konpainiak Sakanako herriak elkartzen ditu Gasteiz-Iruñea lineaz, zeinak geltokia daukan Asparreneko Ibarguren eta Andoin herrietan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

[aldatu] Kultura

[aldatu] Kirolak

Aipatzekoa da Ilarduia eta Eginoko eskalada eskola. Zailtasun guztietako bideak daude udalerrian, baita hegan egiteko errapelak ere.

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Eginoko haitzak eta Lezearen ahoa
Araiako Marutegiko gazteluaren hondakinak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b c Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  2. (Euskaraz) Marutegi hiru.com webgunean

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Asparrena
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak