Joseba Aldamiz-Etxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Aldamiz-Etxebarria

Bizitza
JaiotzaLekeitio1920ko azaroaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadre de Dios Department (en) Itzuli1966ko abenduaren 24a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria eta hegazkinlaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Joseba Aldamiz-Etxebarria Koskorrotza (Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a – Flor de Acre, 1966ko abenduaren 24a), Padre Jose Aldamiz izenaZ ere ezaguna, misiolari eta abiadore bizkaitarra izan zen.[1]

Misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominikoen ordenean apaiz bihurtu ondoren, Perura joan zen eta Ordenaren Bikario Probintziala izan zen. Han indigenek zituzten komunikazio zailtasunei erreparatu zien: haien komunikabide bakarra ibaia zen, eta ez zegoen errepiderik. Horrekin lotuta, Puerto Maldonadon “Madre de Dios” irrati emisora sortu zuen.[2]

Abiazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Maldonadoko aireportua 2004ean.
Padre Aldamiz aireportua (Puerto Maldonado) 2004ean.

Indigenak ospitalera eraman ahal izateko, 1960ean aire-pilotu titulua atera zuen Liman. Gero “Cessna 695”[3] hegazkin bat hartu zuen, “Fray Martin de Porres” izendatu zuena. Hegazkin hoRRekin Aldamiz-Etxebarria garraio lanetan hasi zen: mezuak trukatu, jendea eraman (gaixoak, ikasleak...) edo janaria garraiatzen zuen, indigenek herrien aldirietan apropos prestatutako aireportu txikiak erabiliz.[4]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko abenduaren 24ean, Iberiako aireportutik atera zen Puerto Esperanza Misiorantz; Purús ibai inguruko lau neskato zeramatzan, Gabonetako oporrak familiarekin pasatzera. Motorrarekin arazoak izan ziren ordea, eta hegazkina amiltzera zihoala ikusi zuen. Aldamiz-Etxebarriak haurrei absoluzioa eman zien, eta haiek bere gorputzarekin babesten saiatu zen. Hegazkinak behea jo zuen Flor de Acreko baso batean: bi neskato salbatu ziren, eta beste biak eta Aldamiz-Etxebarria bera hil egin ziren.[3]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lekeition, Joseba Aldamiz-Etxebarriaren izena daraman auzoan bere omenezko monumentua.
    Lekeitioko Aldamiz-Etxebarria auzoko monumentua.
    Lekeition Armintxeko muino gainean eraikitako auzoari haren izena eman zitzaion. 1968an, Anton Moral Etxebarrieta alkate zela, haren omenezko monolitoa ezarri zen bertan[5]. Testu hau ageri da: Egazkin-gizon zinan / Peruko zeruan / Kristogaitik bizia / emon zenduan. 1966-XII-24. Aita Joseba Aldamiz-Etxebarriari Lekeitio'ko erriak. 1968-III-19".
  • Perun, Errepublikako Lehendakariak Bakearen Gudako Heroi izendatu zuen, eta harrezkero Puerto Maldonado (Madre de Dios) hiriko aireportuak haren izena darama.[3]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria Joseba Aldamiz-Etxebarriaren anaia baten semea da: osaba-ilobak dira, beraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ALDAMIZ, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  2. Koldo. «José Aldamiz» www.lekitxo.info (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  3. a b c «Selvas Amazónicas - Misioneros Dominicos» www.selvasamazonicas.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Papa Francisco en Perú: ¿Por qué el aeropuerto de Puerto Maldonado lleva el nombre de un padre?» Diario Correo (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  5. (Frantsesez) «Lekeitio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).