Josema López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josema López
Bizitza
JaiotzaHernani1969ko urtarrilaren 16a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deportivo Alavés /
UD Salamanca /
Real Club Celta de Vigo /
Bilbao Athletic /
Osasuna /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Jose Manuel "Josema" Lopez Etxeberria (Hernani, 1969ko urtarrilaren 16a) gipuzkoar futbolari ohia da. Normalean ezker hegalean jokatzen zuen arren eskuinean ere aritzen zen. Kasuren batean hegaleko erdilari moduan ere aritu zen.

Ume zela CAD Puerto taldean abiatu zuen futbol ibilbidea eta ondoren CD Hernani taldean jarraitu zuen gazte mailetan. CD Hernaniren gorengo taldean 3.mailan jokatu ondoren Deportivo Alavesek fitxatu zuen eta 1990-1991. denboraldian 2. B mailan jokatu zuen. Gasteizen urte betez jokatu ondoren Athletic Cluben 2. talderako fitxatu zuten eta 2 denboraldi jokatu zituen 2. A mailan talde zurigorriarekin. 1993. urteko udan UD Salamanca taldean jokatzera joan zen Juanma Lillo entrenatzailearen eskutik eta bertan egin zituen 3 denboraldi. 1993-1994. denboraldian 2.B mailatik 2.A mailara igo ziren eta 1994-1995.ean Lehenengo Mailara. 1995-1996. urtean espainiako liga nagusian debuta egin ondoren Real Club Celta de Vigo talde galizarrak fitxatu zuen. Fernando Castro Santos, "Jabo Irureta" Javier Iruretagoiena eta Víctor Fernández izan zituen entrenatzaile. 1997-1998 eta 1998-1999 denboraldietan UEFA Kopa jokatzeko postuetan amaitu zuten liga eta 1998-1999. denboralidko UEFA Kopako final laurdenetan Marseilako Olympique taldeak kanporatu zituen. Hurrengo denboraldian Miguel Angel Lotinaren eskutik CA Osasunak fitxatu eta beste 2 urtez aritu zen Iruñeako taldean. Bere lehem¡n urtean Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen berriro.

2000-2001. denboraldia amaituta futbol ibilbidea amaitutzat eman zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea
CAD Puerto Haur maila
CD Hernani Hastapenak
Deportivo Alaves 1990-1991
Bilbao Athletic 1991-1993
UD Salamanca 1994-1996
Celta de Vigo 1996-1999
Osasuna 1999-2001

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.