Josep Pla
Josep Plaren irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Josep Pla i Casadevall | |
| Jaio | 1897ko martxoaren 8a | |
| Hil | 1981eko apirilaren 23a | |
| Webgunea | http://fundaciojoseppla.cat/ http://fundaciojoseppla.cat/ http://fundaciojoseppla.cat/ | |
Josep Pla i Casadevall (1897ko martxoaren 8a, Palafrugell - 1981eko apirilaren 23a, Llofriu) idazle katalana.
Eduki-taula |
Bizitza [aldatu]
Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetari-lanak egin zituen Europan Madrilgo eta Bartzelonako egunkarientzat. Kronikak, biografiak, saiakerak, kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Katalanez eta gaztelaniaz idazten zuen.
Lanak [aldatu]
Cartes de lluny (1928, Urrutiko gutunak), Viatge a Catalunya (1934, Kataluniara bidaia), Francesc Cambó (1928-1930), Llanterna màgica (1926, Linterna miresgarria), Els pagesos (1952, Baserritarrak) eta El carrer estret (1951, Kale estua). Harenak dira, halaber, Les hores (1953, Orduak), Els anys (1953, Urteak), Els moments (1954, Uneak) trilogia, Articles sense cua (1975, Isatsik gabeko artikuluak), Notes del capvestre (1979, Arratseko oharrak), Veure Catalunya (1979, Ikus Katalunia) eta Obres de museu (1981, Museoko obrak), azken hori Salvador Dalí-rekin egina. Azterlari zorrotza eta estilo zuzenekoa zen; kronika eta egunkari-moldeetan nabarmendu zen bereziki. 1980an Kataluniako Generalitateak Urrezko domina eman zion.
Kanpo-loturak [aldatu]
- Josep Pla Fundazioaren webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.