Josu Amezaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Amezaga

Bizitza
JaiotzaCaracas1960ko uztailaren 1a (63 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaPaulo Iztueta
Doktorego ikaslea(k)Gorka Salces
Ekain Rojo Labaien
Josu Martinez
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaNOR ikerketa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: josu-amezaga-albizu

Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960ko uztailaren 1a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta kazetaria da. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria eta NOR Ikerketa Taldeko burua da.[1]

Euskarazko komunikabideen bultzatzaile gisa eta kazetaritzako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1994an defendatu zuen bere doktorego tesia, “Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak” izenekoa, Paulo Iztuetaren zuzendaritzapean.[2] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago dira.[3]

Ikerketa-egonaldiak egin ditu Australiako Victoria University of Technology, Charles Sturt Unibertsitateetan, eta Eskoziako Glasgowko Unibertsitatean.[4]

Bere ikerketa ildo nagusiak kultura, komunikazio eta nortasunaren arteko harremanak dira, bereziki hizkuntza gutxituen kasuan, eta hainbat argitalpen ditu gai horiei buruz. Eskozia eta Australiako zenbait unibertsitatetan ibilia da ikerketa lanetan.[1] 2018tik 2021ra bitartean NOR, PARTE-HARTUZ eta EKOPOL ikertaldeekin lankidetzan zuzentzen du proiektu bat Mari Luz Estenbanekin eta Espainiako Ikerketa-agentziak finantzatuta: "Solidaritate, elkarrekikotasun eta aliantza berriak: parte-hartze politikoko lankidetza espazioen sorrera eta herritarren birdefinizioa / Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía” (Ref CSO2017-82903-R, 2018-2021).

Berria egunkarian,[5] Euskaldunon Egunkarian,[6] Jakin,[7] Argia,[7] Uztaro[8] eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du.

Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako saileko kidea izan da hainbat urtetan. 2015, 2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Gizarte zientziak arloan.[9]

Urteetan euskal gatazkaz komunikabideetan argitaratu izan diren binetak era masiboan batu zituen "Tirabirak" egitasmo transmedia sortu zuen EMAN Taldearekin (Josu Amezaga, Edorta Arana, Tania Arriaga, Patxi Azpillaga, Iñaki Barcena, Estitxu Garai, Sahatsa Jauregi, Libe Mimenza, Bea Narbaiza eta Mario Zubiaga). Egitasmoaren barruan hainbat elementu sartu ziren: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak…

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Josu Amezaga - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. Amezaga, Josu. (1994). Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-072-6..
  3. Josu Amezagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
  4. «Partaideak | ALMA» pagines.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  5. Amezaga, Josu. «Josu Amezaga» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  6. (Ingelesez) Amezaga, Josu. (1990-2003). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  7. a b «Josu Amezaga - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  8. «Josu Amezaga Albizu :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  9. UEU. «Ikergazte kongresua» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  10. Mateos Gonzalez, Txoli; Bilbao, Julen Zabalo; Arretxe, Iker Iraola; Velez, Mila Amurrio; Renteria, Ane Larrinaga; Albizu, Josu Amezaga; Larrinaga, Patxi Juaristi; Bornaetxea, Fito Rodriguez et al.. (2012-11-27). Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Herritartasuna eta kultura. UEU ISBN 978-84-8438-422-9. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]