Josune Escota Bisbal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josune Escota Bisbal

Eusko Legebiltzarkidea

2023ko uztailaren 10a -
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Durangoko zinegotzi

2023 -
Hautetsia: 2023 Spanish local elections (en) Itzuli

Durangoko zinegotzi

2019 - 2023
Hautetsia: 2019ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaDurango, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea 1993) lizentzia : zuzenbide
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa master
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua
KidetzaBizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

LinkedIn: josune-escota-bisbal-79118960 Edit the value on Wikidata

Josune Escota Bisbal (Durango, Bizkaia, 1970) abokatua da. Familia-espezializazioa du, genero-indarkeria eta gatazken kudeaketan. 2023ko ekainaren 17tik Durangoko Udaleko 3. Alkateordea da Euzko Alderdi Jeltzaletik eta bozeramailea.[1] 2023ko uztailean Eusko Legebiltzarreko kide izendatu zuten eta legegintzaldi honen amaierara arte legebiltzarkide lana egiteko kredentzialak jaso zituen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia abertzalean jaio zen Josune Escota. Aitite gudaria izan zen Arana Goiri batailoian. Zuzenbidean lizentziatu zen eta masterrak egin ditu Lankidetza eta Ekonomia Sozialean eta Gatazken Kudeaketa Integralean eta Elkarbizitzaren Sustapenean. Bere bokazioa pertsonei laguntzea da eta zuzenbidea da helburu hori betetzeko erabiltzen duen tresna.

Nire lanbidea betidanik ulertu dut horrela eta nire ibilbide profesionala helburu horretara egon da bideratuta.[3]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikasketa kooperatiboetako graduondoko titulua. Deustuko Unibertsitatea. 1992-1993ko promozioa. "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikoko Eskola 2 urteko iraupena. 1999-1.995; horrela, NAES Titulua (Abokatutzarako Gaitasun Diploma) 1995eko ekaina.
  • Gatazken kudeaketa integralari eta bizikidetzaren sustapenari buruzko masterra. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2009-2010 ikasturtea
  • Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan abokatu gisa etenik gabe kolegiatu zen 1994ko ekainaren 30etik.

Lan esperientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004tik aurrera diziplina anitzeko abokatu titularra da. Abokatu lan egiten du eta bitartekari gisa jardun ohi du familia esparruan eta genero indarkeria kasuetan zein enpresetan. Hainbat urtetan Durangoko Merindadearen Mankomunitateko Emakumearentzako Orientazio Juridikoko Zerbitzuko letradua izan zen.[3]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan, zinegotzi aukeratu zuten Durangoko Udalean, baita eskualdeko Mankomunitateko Antolakuntza batzordeko lehendakari ere. 2023ko ekainaren 17tik Durangoko Udaleko 3. Alkateordea da eta bozeramailea da Euzko Alderdi Jeltzaletik.[1] 2023ko uztailean Eusko Legebiltzarreko kide izendatu zuten eta legegintzaldi honen amaierara arte legebiltzarkide lana egiteko kredentzialak jaso zituen.[4][5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Josune Escota. .
  2. Batzar, Euzkadi Buru. «JOSUNE ESCOTA EUSKO LEGEBILTZARREKO KIDE IZANGO DA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN IZENDAPEN BERRIEN ONDOREN» DURANGO (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. a b Batzar, Euzkadi Buru. «Nuestros Parlamentarios Josune Escota Bisbal» Parlamento Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. «Josune Escota legebiltzarkide ere izango da aurrerantzean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. «Josune Escota nueva parlamentaria tras los nombramientos de la Diputación | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  6. DURANGON. (2023-07-10). «La teniente de alcalde Josune Escota será parlamentaria tras los nombramientos de la Diputación» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]