Josune Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josune Zabala

Bizitza
JaiotzaDonostia1978ko abuztuaren 28a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Mondragon Unibertsitatea
Mintzola Fundazioa  (2009 -  2012)
KidetzaEusko Ikaskuntza
Soziolinguistika klusterra
Udako Euskal Unibertsitatea
Mintzola Fundazioa

Inguma: josune-zabala-alberdi

Josune Zabala Alberdi (Donostia, 1978ko abuztuaren 28a) euskal hizkuntzalaria eta ikertzailea da.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan (Eusko Jaurlaritza, 2017).[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua (2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Ikerketa proiektuak: a) Kortesia estrategia pragmatikoak. Teoriaren garapena; b) Kortesiaren azterketa euskarazko bi debateetan. Dimentsio enuntziatibora jauzia.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara eta bere irakaskuntza-ikerkuntzaren (H1/H2) alorra landu du: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta Udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko Planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2016) eta Mintzola Fundazioan zuzendari (2009-2012).[3]

Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera, EHU) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinetan jardun du.

« Aste osoan zehar ikasleak egiten ari diren artelana gauzatu bitartean “egin euskaraz” esaten diezu? ala egoera horietan euskaraz egiteko behar dituzten tresnak ematen dizkiezu eta komunikazio erronkak proposatu nahiz ebaluatu? Euren gustuko ipuina kontatzen dute astean behin ala ipuina kontatzen irakasten diezu ereduak ikusi eta aztertuz, ariketa ezberdinak eginez, praktika saio ezberdinak eginez eta ebaluatuz…? Zure ikasgaian ahozko azalpenak eginarazi eta ebaluatzen dituzu ala ahozko azalpenak nola ematen diren irakasteko denbora hartzen duzu, ikasleen gaitasunen arabera azalpenak emateko aukera ezberdinak eman eta ebaluatzen duzu? Zure ikasle guzti-guztiek egin behar dute “zerbait ahoz jendaurrean” ala zure ikasleen gaitasun eta jendaurrerako emozioen kudeaketa kontuan hartzen dituzu proposamenak egiteko garaian? »

Josune Zabala[4]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Josune Zabala. (2013). '"Ahozko hizkuntza derrigorrezko bigarren hezkuntzan. Esku hartzea eta ikasleen garapena Tolosako esperientzian". Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 87-88 (2-3), 127-148.[5]
  • Olatz Bengoetxea & Josune Zabala. (2018). Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza eta Soziolinguistika klusterra.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Josune Zabala Alberdi - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Josune Zabala, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari berria» El Diario Vasco 2017-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  3. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  4. Zabala Alberdi, Josune. (2017-06-21). «ZER EGIN DEZAKEGU AHOZKO KOMUNIKAZIOA ESKOLAN LANTZEKO?» www.hikhasi.eus (Hik hasi) (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  5. ZABALA ALBERDI, Josune. (2018-10-05). «Ahozko komunikazioa irakastea: norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. Josune Zabala Alberdi, & Olatz Bengoetxea. (2018). Ahozko komunikazioa irakastea: norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan. ISBN 978-84-457-3452-0. PMC 1091667563. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  7. «"Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan" liburua argitaratu da» Soziolinguistika Klusterra 2018-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]