Juan Cueto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Juan Cueto Ibáñez (Legutio, 1881eko maiatzaren 20a - Bilbo, 1939ko ekainaren 25a) arabar militarra izan zen, Gerra Zibilean koronela izandakoa.[1]

Biografia

Espainiako Lurreko Armadan, infanterian hain zuzen ere, sartu eta mugazain bilakatu zen.[2] Masoia ere izan zen.[3]

1936ko uztailean, Gerra Zibila piztu zenean, teniente koronel zen Manuel Azañaren Errepublikako Presidentearen Etxe Militarrean.[2] Urriaren 10ean Bilbora joan eta hilaren amaiera arte Azaña batailoiko buruzagi bilakatu zen, batoiloia Asturiasera joan zen arte. Legutioko guduan (azaroaren 30etik abenduaren 23raino) mendebaldetik eraso zuen bigarren zutabea zuzendu zuen. Ez zuen lana ondo bete eta abenduaren 10ean Vidalek ordezkatu zuen. Cueto Bilbon geratu zen destino barik.

Iparraldeko frontean geratu eta, 1937ko ekainaren 16an matxinoek Bilbo hartzekotan zeudela, koronel izendatu eta sektore baten agintea eman zioten. Hiria hiru egun geroago erori eta Cueto atxilotu zuten.[2] Hilaren 19 edo 20an, auzitegi militar batek epaitu eta ekainaren 25ean hilerriaren paretan fusilatu zuten.[4]

Erreferentziak

  1. Herrera, José Díaz. (2005). Los mitos del nacionalismo vasco: de la guerra civil a la secesión. Planeta, 262 or..
  2. a b c Alpert, Michael. (2013). The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939. Cambridge University Press, 329 or..
  3. Paz Sánchez, Manuel de. (2004). Militares masones de España: diccionario biográfico del siglo XX. Centro Francisco Tomás y Valiente, 129 or..
  4. Egaña, Iñaki. (2009). Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. Txalaparta, 143 or..