Juan José Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan José Torres


61. Boliviako presidentea

1970eko urriaren 7a - 1971ko abuztuaren 21a
Alfredo Ovando Candía - Hugo Banzer
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaCochabamba1920ko martxoaren 5a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaSan Andrés de Giles (en) Itzuli1976ko ekainaren 2a (56 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra, diplomazialaria eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraBolivian Army (en) Itzuli
GraduaArmadako jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 27589631 Edit the value on Wikidata

Juan José Torres (Cochabamba, 1920ko martxoaren 5a - San Andrés de Giles, Buenos Airesko probintzia, 1976ko ekainaren 2a) boliviar politikari sozialista eta militarra izan zen. Boliviako presidentea izan zen 1970etik 1971ra.

1941ean armadan sartu eta 1964an Brasilen agregatu militar izendatu zuten. Boliviako enbaxadorea ere izan zen Uruguain 1965etik 1966ra. 1966an Lan ministro izendatu zuten.

Alfredo Ovando Candía erreformistaren konfiantzazko gizona izan zen. Torres militar ezkertiarrenetako bat izan zen, eta Gulf Oil konpainiaren nazionalizazioaren protagonistetako bat. 1970ean estatu-kolpe batek Ovando presidentea kargutik kentzen saiatu zen, baina Torresek zuzendutako ezkerreko militarren esku-hartzeak porrot egin zuen. 1970eko urriaren 7an Ovandok Torresi eman zion lehendakaritza.

Urtebete baino ezin izan zuen iraun boterean Hugo Banzer jeneralak Estatu Batuen laguntza zuen estatu-kolpe odoltsu batean kanporatu zuen arte. Torresek Buenos Airesera ihes egin zuen, eta 1976an bahitu eta hil zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]