Juan Jose Zearreta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juan Jose Ziarreta Urigoitialdekozea (Zornotza, 1947ko ekainaren 10a - Muxika, 2009ko azaroaren 7a) euskaltzain urgazle bizkaitarra izan da.

1970eko hamarkadan zehar dozena erdi bat lanetan parte hartu zuen egile moduan beti ere hizkuntzalaritza arloan. Aurreko urteetan euskalduntze ekimenetan lanean ibilia zen, tartean Deustuan (Bilbo), eta probintziaren mailan arduradun moduan jardun zuen. Horren guztiaren emaitza AEKren sorrera izan zen, egileen artean Zearreta dugularik.

Bestela, Euskaltzaindian egindako aktibitatea ere oso nabarmena izan da eta 1975eko ekainaren 27an kide urgazle izendatu zuten.

Autzaganako mendatean jasandako istripuaren ondorioz hil zen 61 urte zituelarik.

[aldatu] Bibliografia

  • "Euskalduntzen (3 liburuki)", 1972
  • "Alfabetatzen", 1975
  • "Euskara: Hizkuntza Ariketak", 1976
  • "Euskal Hiztegi Modernoa", 1977
  • "Sortzen - I", 1978
  • "Hiztegia 80", 1980

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak