Juan Mari Etxabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Mari Etxabe
Bizitza
JaiotzaOiartzun1966ko abenduaren 13a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Juan Mari Etxabe Ezponda (Oiartzun, 1966ko abenduaren 13a) traineru estropadetako arraunlaria eta entrenatzailea da, hamaika Kontxako Bandera, bi TKE Liga eta bost Euskotren Liga irabazi dituena besteak beste.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Donibaneko harrobian hasi zen arraunean. Taldea bitan banatu zenean Donibaneko Arraunlariak taldean aritu zen taldea desegin zen arte. San Juango traineruetan lau Kontxako Bandera irabazi zituen, 1986, 1988, 1990 eta 1995ean.

2002an arraunean egiteari utzi zion baina 2004an Urdaibaik fitxatu zuen eta TKE Liga irabazi zuen. Ondoren Castro Urdialesen aritu zen eta bi Kontxa eta Liga bat eskuratu zituen. Hasieran Jose Luis Kortaren esanetara aritu zen arraunlari eta 2008an haren tokia hartu zuen.[1] 2009an lortu zuen TKE Liga irabaztea, bigarrenari 37 puntutako aldea aterata.

2014an emakumezkoen arraunean entrenatzaile hasi zen. Hiru urte egin zituen Bateleren taldean eta dena irabazi zuen, 3 Kontxa eta 3 Liga. 2016a amaitzean gizonezkoen traineruaren ardura hartu zuen.[2]

2020an emakumezkoen arraunera itzuli zen, Donostiako Arraun Lagunak taldera.[3] Kontxa bat eta bi Liga irabazi ditu eta Euskadiko Txapelketa ere birritan.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen arraunean eta entrenatzen ibili izan den taldeen hurrenkera.

Taldea Denboraldia/k
San Juan 1985-1991
Donibaneko Arraunlariak 1992-2001
San Juan 2002
Bermeo Urdaibai 2004
Castro Urdiales 2005-2009
Santurtzi 2010-2011
Bermeo Urdaibai 2012
San Juan (emakumezkoak) 2014-2016
San Juan (gizonezkoak) 2017-2020
Arraun Lagunak (emakumezkoak) 2021-

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Juan Mari Etxabe sustituye a Korta al frente de Castro» El Diario Vasco 2006-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  2. (Gaztelaniaz) «San Juan tenía la dirección en casa» El Diario Vasco 2016-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Juan Mari Etxabe abandona San Juan para incorporarse a Arraun Lagunak» El Diario Vasco 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]