Juan Migel Orkolaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Migel Orkolaga.

Juan Migel Orkolaga Legarra (Hernani, Gipuzkoa, 1863ko urriaren 13a - Igeldo, Gipuzkoa, 1914ko irailaren 22a) meteorologoa eta apaiz jesuita izan zen, Igeldoko behatokia sortzeagatik ospetsua. Meteorologo gisa, barometroari eman zion garrantzia bereziki, eta beste gailuen beharrik ez zela aldeztu zuen. Batzuek bere metodoa zientifiko-intuitiboa dela kritikatu izan dute.

Bizitza

Hernanin jaioa, osasun makala izan zuen haurtzaroan. Gaztetan Buenos Airesa joan zen bere osasunerako klima hobe baten bila, eta han hasi zituen apaiz-ikasketak. 1880 urtean Euskal Herrira itzuli eta Gasteizko apaiztegian jarraitu zituen ikasketak. Apaiztuta, Beizamako parrokiara bidali zuten.

1893. urteaz geroztik, Zarautzen jardun zuen apaiz, eta han egingo zituen bere lehenengo behaketa meteorologiko zorrotzak. Behatoki txiki bat eratu zuen, eta horri esker 1900 urteko azaroaren 15eko enbata aurreikusi ahal izan zuen; horri esker, bizitza asko salbatu ahal izan ziren.

1901. urtean, Gipuzkoan behatokia sortzearen aldeko txostena prestatu eta Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zuen. Azkenean, 1905. urtean eratu zen Igeldoko behatokia. 1912ko abuztuko enbata izugarria ere aurreikusi, ohartarazi eta horri esker Gipuzkoan arrantzale askoren bizitzak salbatu ziren.

Ikus gainera

Kanpo loturak