Judas Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judas Arrieta
Datu pertsonalak
Jaio 1971
Hondarribia (Gipuzkoa)

Judas Arrieta (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971) Euskal Herriko ikus-artista da.

Bere obran azpimarratzekoak dira marrazki bizidunetako, komikietako eta pop garaiko irudietako erreferentziez beteriko collageak.

Biografia

Donostian 2010ean egindako erakusketa baten ikuspegia.

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da.

1995etik aurrera Euskal Herriko zein kanpoko hainbat galeriatan erakutsi ditu bere lanak, eta antzerkirako irudiak ere diseinatu izan ditu, besteak beste. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta BBKren bekak eskuratu zituen bere prestakuntza osatu eta lana egiteko, eta 1999an BBKren Rekalde aretoan paisaia eta gizaki irudiak tartekatzen zituen erakusketa osatu zuen, betiere komikiaren eta adierazmolde berrien eraginpean.

2000. urtean, Judas Arrietaren erakusketa batek inauguratu zuen artista gazteei eskainitako Bilkin galeria. Erakusketa hartan japoniar marrazki bizidunetan oinarritutako lanak aurkeztu zituen, Life with manga art never die izenburupean.

2005. urtean Txinara bizitzera joan zen. Ni Hao Txina telebistako saioan aurkezlearena egin zuen 2008. urtean. Urte berean Beijingeko Instituto Cervantesen irudi-horma bat margotu zuen.

Erakusketak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak