Julen Telleria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Telleria
Irratia ala telebista nahiago? (Julen Telleria,[1] Ahotsak proiekturako)
Bizitza
JaiotzaIrura1990eko irailaren 28a (33 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta irrati-esataria

Instagram: julentelle Edit the value on Wikidata

Julen Telleria Lopetegi (Irura, 1990eko irailaren 28a) irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Iruran jaio zen arren, urtebete zuela familia Tolosara joan zen bizitzera eta gaur egun bertan bizi da.[2]

Ikasketak eta ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julen Telleriak Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn. Karrera amaierako praktikak Euskadi Irratian egin zituen eta horren ondoren Gaztea irratian hasi zen, asteburuetan. Gaztean bertan Akabo bakea irratsaioa egin zuen Amaia Artetxerekin batera. ETB1eko Gu Ta Gutarrak saioko aurkezle ere izan zen.[2]

Gaur egun Gazteako Di-da saioan eta ETB1eko Gure kasa saioan aritzen da aurkezle lanetan haren anaiarekin, Antton Telleriarekin batera.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika da Telleriaren zaletasun nabarmenetako bat. Hiru urterekin hasi zen musika eskolan, zortzi urte zituenean perkusioa ikasten hasi zen eta ondoren bateria jotzen. Hainbat txarangatan ibili da: Tolosako inauterietan, ikastolan osatutako txaranga batean eta 15 urte zituela Errenteriako txaranga batean.[3] Horretaz gain, Udaberri dantza taldean kaxa jo zuen,[4] Unsain anaiak erromeria taldean bateria jo zuen[3] eta Dolce Tangana ska taldean abeslari moduan aritu zen.[5]

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratsaioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. a b «Telleria Lopetegi, Julen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  3. a b gaztezulo. «ALTER EGO: JULEN TELLERIA» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  4. (Gaztelaniaz) «udaberri | Julen Telleria» Udaberri dantza taldea / Tolosa (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  5. (Gaztelaniaz) «DOLCE & TANGANA - Bergarako gaztetxea argazkiak» Gauilunak kontzertuetako argazkiak web 2011-01-22 (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).