Jurramendi
|
||||
|---|---|---|---|---|
Jurramendi Iratxetik ikusia |
||||
| Garaiera | 1.044 m | |||
| Koordenatuak | 42°37′50″N 2°2′39″W / 42.63056°N 2.04417°WKoordenatuak: 42°37′50″N 2°2′39″W / 42.63056°N 2.04417°W | |||
| Ohiko bidea | Aiegitik | |||
| Kanpo loturak | Mendikat Luberri |
|||
Jurramendi Nafarroako mendia da, 1.042 metroko garaiera duena. Lizarrerrian kokatuta dago, Aiegi herritik hurbil. Gaztelaniaz Montejurra izena ematen zaio.
Eduki-taula |
[aldatu] Jurramendiko guduak
Bi gudu gertatu ziren, bi Karlistaldietan, Jurramendi eta Lizarraren inguruan, 1835. urteko azaroaren 16an lehena eta 1873ko azaroaren 7, 8 eta 9an, bigarrena.
1835. urtekoan Egia jeneral karlistaren gizonek Fernández de Córdoba jeneralaren mende zegoen Lizarra eskuratu zuten. Ozta-ozta egin zuten ihes liberalek.
1873. urteko gudua, berriz, askoz ere latzagoa izan zen, 25.000 bat gizon armatu bildu baitziren Lizarra aldera, 17.000 liberal eta 8.000 karlista. Hiru borroka egunen buruan Moriones jeneral liberalak bere gizonei atzera egiteko agindua eman ziela jakin zuten karlista garaitzaileek. Karlos VII.a erregegaia han izan zen bere osteen mugimenduei behatzen. Gertaera hura gogoratuz, Karlismoaren jarraitzaileek egun hori eta mendi hau bilgune bihurtu dute.
[aldatu] 1976ko gertaerak
1976ko maiatzaren 9an, Karlos Hugo Borboikoak Una cita para el pueblo esapidean gonbidatu zituen hainbat alderdi (PCE, PSUC, PTE, ORT, MCE, PSP, PSOE), urteroko festa egun karlista ospatzeko, baina eskuin muturreko Francoren jarraitzaileek, Sixto Henrike Borboikoa buru zela, atentatua burutu zuten eta 2 pertsona erail zituzten, Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos hain zuzen ere, hainbat zauriturekin batera.
Espainiatik kanporatzeko agindua jaso zuen Sixto Borboikoak haren ondoren.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) euskal-herria.org webgunean
- (Gaztelaniaz) Jurramendi "Mendikat" webgunean
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz)Jurramendiko ekitaldiak EKA alderdi karlistaren webgunean
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.